GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Kronika | Lanak geldirik Berostegin

Pago zaharretan zintzilik, 20 bat metrora, «behar den arte»

Astelehen gauetik, Abiadura Handiko Trenaren lanak geldiaraztearren, zuhaitzeta- ra igo ziren hainbat ekintzaile Legorreta eta Itsasondo arteko Berostegi auzoan. Eta helburua lortu dute. Lehen eguna lasaitasunez igaro bazuten ere, pixkanaka ikusmin handia sortzen ari da ekimena. Atzotik, jende ugari ari da bertara hurbiltzen eta Ertzaintzaren presentzia ere nabarmena da. Ekintzaileek bertan jarraitzeko asmoa dute.

p007_f0115223.jpg


Janire ARRONDO

Legorretan zein Itsasondon aspaldidanik darabilte atzetik Abiadura Handiko Trenaren mamua. Izan ere, eraikitze proiektuen arabera, euren herriak aldez alde zeharkatuko ditu trenak. Bertako bizilagunak, ordea, ez daude euren herriak zeharkatuko dituen proiektuaren eraikuntza lanak nola egiten dituzten begira geratzeko prest. Proiektu erraldoiari hankak geldiaraztea helburu, astelehen gauetik, Goierriko hainbat ekintzaile ingurune horreta- ko zuhaitzetara igo dira.

«Sustraietatik eutsiz»

«Zuhaitzei sustraietatik eutsiz», 120 urte inguru dituzten hiru pagotara igo dira AHTren aurkako hainbat ekintzaile, eta 20 metroko garaieran prestatu dituzten egituretan daude, gau eta egun. Hala ere, une oro inguruan dituzte Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak, zuhaitzetan daudenei behar duten edozertan laguntzeko. Zuhaitzetan diren ekintzaileek, behar den arte, bertan tinko jarraitzeko asmoa dute.

Hain zuzen ere, lehengo ostiralean hasi ziren Legorreta eta Itsasondo arteko Zubina biadukturako markatze lanak egiten Berostegi inguruan, eta astelehenean bertan hasi ziren inguru horretan lehen zuhaitzak botatzen. Ekintzaileak zuhaitzetara igo direnetik, hala ere, lanak gelditu behar izan dituzte, halabeharrez.

Goiz batean egin beharrekoa

Ikusmin handia piztu du ekintzak eta ugari dira hara hurbildu diren inguruko bizilagunak. Euskal Herriko beste hainbat txokotan AHTren aurkako borrokan diharduten lagun ugari ere gerturatu dira Berostegira. Asko izan dira, beraz, egunotan euren babesa erakutsi dutenak. Atzo goizean bertan, Itsasondoko zein Legorretako udaletako ordezkariak hurbildu ziren bertara ekintzaileei babesa emateko eta prentsaren aurrean euren egoeraren berri emateko asmoz. Berostegiko bidegurutzean ordea, Ertzaintzarekin egin zuten topo. Itsasondoko Udaleko ordezkariari argitu ziotenez, «kontrol antiterrorista» omen zen hura eta autoa miatu zioten. Hark, prentsaurrekoa egiteko mahaiak eta aulkiak zeramatzan autoan.

Dena dela, atzo goizean AHTren eraikuntza lanetan ari diren langileak beren eginbeharra egiten jarraitzeko asmotan agertu ziren, eta zuhaitzak mozteari ekin zioten. Horretan hasi orduko, mendian ziren hamarka lagun hurbildu zitzaizkien eta lanak uzteko eskatu zieten. Segituan iritsi ziren Berostegiko bidegurutzean kontrola jarria zuten poliziakideak ere. Hala, errepide ertzetik ekintzaileak zeuden zuhaiztiraino maldan gora korrika, eszena bitxia eskaini zuten istiluen aurkako materialez gai- nezka zihoazen ertzainek. Berehala ezkutatu ziren mendian langileen aurrean protestan atera zirenak eta ertzainak ere bide ertzera itzuli ziren.

Langileak, bestalde, kexu agertu ziren euren lana egiterik ez zutela-eta. «Goiz bakar batean amaitu beharreko lana egiteko hiru egun daramatzagu», zioten langileek. Horren aurrean, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek argi utzi zuten hori dela euren asmoa, lanak geldiaraztea, hain justu ere. Horregatik, langileen jarreraren aurrean, «beraiei zuzenean kalte egiten ez dietenez», tartean ez sartzeko eskatu zieten.

IRUÑERRIA

AHT Gelditu! Elkarlana de Iruñerria ha convocado una concentración de repulsa para denunciar la actitud de imposición del proyecto el próximo día 2 de octubre a las 19.00 ante la sede de UPN en Iruñea.

CASTEJÓN-IRUÑEA

Según ha informado la consejera de Obras Públicas de Nafarroa, Laura Alba, en no más de diez días se contratará la redacción de los cinco proyectos del tramo de alta velocidad Castejón-Iruñea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo