Elorrio, Bergara eta Arrasateko AHT proiektua esleitu du ADIFek
GARA
Abiadura Handio Trenaren Gasteiz-Bilbo-Donostia ibilbidearen barruan, Arrasate, Elorrio eta Bergara arteko loturaren azterketa geoteknikoak eta ikerketa geologiko-geoteknikoak jasotzen dituen proiektua idazteko agindu du ADIFek. Lan horretara 4,4 milioi euro bideratuko dituzte.
Mikel Cabieces, Gobernu espainolak Gasteizen duen ordezkariak argitu zuenez, esleitutako lanen artean azterketa geoteknikoen idazketa, eraikuntza proiektua eta sarbi- deak eta lan osagarriak daude. Bestalde, ordezkariaren hitzetan proiektu horretan bilduko dira «aire libreko lanak eta laborategiko probak egiteko beharrezko diren zerbitzuak, eta etorkizunean AHTren eraikuntza lanetarako eredu izango den ikerketa geologiko-geoteknikoaren idazketa».
Proiektuaren esleipena AHTren bidea eraikitzeko lanetan emaniko «pauso bat gehiago» da Cabiecesen hitzetan. Zati honek guztira 32,3 kilometroko luzera du, eta hortik 21,3 kilometroko luzera hartuko dute aurreikusitako sei tunelek.