GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ZINEA

Kubako zinema izango du hizpide Cine Invisible jaialdiko lehenengo edizioak

Kubako Humberto Salas jaialdiaren ildoari jarraituz, Bilbon lehen aldiz, baliabide ekonomiko urriak dituzten herrietako zinemari eskainitako jaialdia antolatu dute. Cine Invisible-Film Sozialak izenburupean, lehen edizio hau Kubako zinemagintzari begirakoa da, ICAIC Kubako Arte eta Zinema Industriaren Institutuaren 50. urteurreneko ospakizunekin bat eginda. Gaur hasiko dira emanaldiak Capitol zinemetako hirugarren aretoan, emanaldi bakarrean asteburuan eta emanaldi hirukoitzean aste barruan. Horrela, Miguel Fernandezen «50 sueños», Santiago Alvarezen «Now» eta «Titon, de La Habana a Guantanamera» dokumentalak eskainiko dituzte, baita «Filminuto cap. 1» animaziozko filma ere. Bihar, Humberto Solasek zuzendu «Lucia», iaz berrogei urte bete zituen film historikoa izango da ikusgai. Eta igandean berriz, Santiago Alvarezen «LBJ» dokumentala eta Tomas G. Alea eta Jan Carlos Tabioren «Fresa y chocolate» ospetsua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo