GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

JAIAK

Zuzeneko musika, dantza ikastaroak eta erromeria nagusi Sestaoko Euskal Jaietan

 

Sestaoko herritarrek jaiak pasa den asteburuan hasi bazituzten ere, festek jarraipena izango dute asteburu honetan ere. Gaur arratsaldean, esaterako, Jantzien Atondu moduluaz gozatu ahal izango da, Angela Figuera institutuaren proiekzio gelan, 19.00etatik aurrera, Ane Albisuren eskutik. Horren atzetik, 20.30ean, dantza tailerra eskainiko du Patxi Labordak, kasu honetan, institutu bereko kiroldegi estalian. Bihar, goizetik hasita, Euskal Ezkontza irudikatuko dute herrian zehar, 11.30etik aurrera, eta eguerdian, 15.00etan, herri bazkaria izango da pilotalekuan. Jaiei amaiera emateko, Aiko taldearen erromeriaz gozatu ahal izango dute, bai Kasko plazan eta bai pilotalekuan ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo