ANTZERKIA
Fernando Renjifok «Paisaia ikusezina» estreinatuko du asteburu honetan
«Nola lor genezake sarbidea, geuk ikusten dugun paisaiara barik, geu ikusiak garen paisaia batera?», galderari erantzun nahian, Fernando Renfijosek bere lana aurkeztuko du asteburu honetan, La Fundicion aretoan. Paisaia ikusezinen lehen bi emanaldiak izango dira, bata bihar 20.00etan eta bestea igandean, ordu berean. Hau “Paisaia ikusezinak” serie zenbatuaren lehenengo eta bigarren entregak dira, «‘Paisaia Ikusezin’ bakoitza behin baino ez da aurkezten», argudiatzen du sortzaileak. Renato Linhares, Ziad Chakaroun, Alberto Nuñez, Marta Azparren antzezleak izango dira oholtza gainean. Estreinaldi absolutua jasoko du La Fundicion Aretoak, bertako sorkuntza lan bat delarik.