GARA > Idatzia > Iritzia> Kolaborazioak

Michael Snow eta Jimmy Wales Wikimedia Fundazioaren lehendakaria eta sortzailea, hurrenez hurren (*)

Wikimedia-rako laguntza

Mende honek aukera aparta eman digu gure zibilizazioa eraldatu eta gizaki ororentzat aukera berdinak sortzeko. Gure proiektura gehituko zaren itxaropena dugu

Zaila da irudikatzen hamarkada bat baino gutxiagoan ez zegoela Wikipediarik. Gaur egun 330 milioi pertsonak erabiltzen dute Wikipedia hilero, mundu osoan interneteko ezagutza iturririk ikustatuena bihurtuz. Dozenaka mila boluntariok eraiki eta mantendu dituzte Wikimediaren proiektu ezberdinak azken zortzi urteetan zehar.

Nahiz eta asko aurreratu dugun, oraindik bide luzea dago egiteko eta pertsona orok giza ezagutza askerako sarbidea izan dezan lan egiten dugu. Nola atera dezakegu abantaila gure arrakastaz aitzinetik ditugun erronkei aurre egiteko? Munduko biztanleriaren bostenak baino gutxiago du interneterako sarbidea. Horregatik, Wikimedia proiektuetan lagundu duten dozenaka mila bolondresek ez dute munduko aniztasun osoa ordezkatzen. Ezagutza askea helburu duen mugimendu global zabala eraikitzeko lanean ari garen bitartean, alternatiba asko agertzen zaizkigu.

Urtean behingo prozesu bat egiten hasi gara Wikimediaren mugimendurako estrategia-plan bat garatzeko. Zehazki, ondorengoa barne harturik:

-Non gaude orain?

-Non egongo gara bost urteren buruan?

-Nola iritsi gauden lekutik nahi dugun lekura?

Lagun iezaguzu galdera hauei erantzuna aurkitzen. Esplora itzazu, zatikatu, hausnartu gure ikuspegirako balio duten edo ez eta gure baloreak. Hemen dituzu laguntzeko bost era:

-Lantaldeetara gehitu zaitez. Lantaldeak antolatzen ari gara gai ezberdinak arakatzeko asmoz eta hauei gomendio multzo bat sortzeko. Izena eman edo zure taldea ad hoc taldea sortu.

-Jakinaraz iezaguzu nola lagun diezagukezun. Lantzen ari garen gairen batean jakituna bazara, gehitu zure izena gure jakitunen datu-basean. Honek taldeek dituzten galderak zuri bideratuak izan daitezen ahalbidetuko du.

-Zure ideiak argitaratu. Zure proposamena idatzi wiki estrategikoan, eta lagundu bertan dauden proposamenak antolatu eta hobetzen. Argitaratu ideiak zure blogean, posta-zerrendetan eta Identi.ca, Twitter eta Facebook bezalako sare sozialetan. Etiketatu argitalpen batzuk #wikimedia-rekin edo lotu wiki estrategikora besteek ikus ditzaten.

-Estrategiari buruzko eztabaidak izan. Plan onak garatzeko parte-hartze handia behar dugu. Lantaldeek ezin dute ideiak dituzten guztiekin hitz egin. Honela lagun dezakezu: estrategiari buruzko elkarrizketak izan, aurrez aurre edo sarearen bidez, eta argitaratu emaitzak wiki estrategikoan. Badaude estrategiari buruzko saioak aurkezteko txantiloiak eta tresnak bertan.

-Hitz egiguzu. Emazkiguzu estrategia-plangintzari buruzko materialak. Zure ideiak azal iezazkiguzu, zure ilusioak, zure beldurrak, zure helmugak proiektuen inguruan. Materiala wiki estrategikoan gehitu edota strategy@wikimedia.org posta elektronikora bidali.

Parte hartu ezin baduzu, prest egongo zinateke dohaintza bat egiteko proiektua aurrera eramateko? Dohaintza batek zuzenean lagunduko die gure ezagutza askeko programa globalei. Halaber, boluntarioak behar ditugu proiektuetan parte hartzeko, gure teknologia hobetzeko eta beste modu askotan gure lana aurrera eramateko.

Mende honek aukera aparta eman digu gure zibilizazioa eraldatu eta gizaki ororentzat aukera berdinak sortzeko. Gure proiektura gehituko zaren itxaropena dugu.

http://volunteer.wikimedia.org/

(*) Jimmy Wales Wikipedia Fundazioaren sortzailea ere bada

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo