GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Joxe Iriarte «Bikila» Zutik-eko Gorripidia ildoaren izenean

Alderdien Legearen aurka. Atxilotuak askatu

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak normaltzat jotzen duten egoerak zerikusi handiago du «salbuespen egoera»rekin egoera demokratiko batekin baino. Espainiar indar armatuaren gorazarre egin eta Ertzaintzaren jite errepresiboaren areagotzearekin batera, Alderdien Legea dela medio adierazpen askatasuna, elkarretaratze eta antolatze askatasuna behin eta berriro ari da erasotzen, ezker abertzaleko buruzagien atxiloketa azkeneko balentria izanik.

Biolentzia mota guztien amaiera eta egoera demokratiko batera heltzeko premia larria ikusten dugu, baina hori ez da posible izango Estatuak behin eta berriro errepresioari ekiten badio ezker abertzalearen baitatik sor daitezken proposamen guztiak oztopatuz. Badirudi Madrileko eta Gasteizko agintariek bat egin dutela egungo egoerak bere horretan jarrai dezan.

Horregatik guztiagatik, bat egiten dugu euskal gehiengo sindikalak gaur Donostian manifestatzeko eginiko deiarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo