GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTren aurkako manifestaldiarekin bat egin dute eragile eta alderdi ugarik

p018_f01_111x111.jpg

GARA

«AHTrik ez, gaur egungo bideen arramoldaketari bai» leloak zabalduko du gaur arratsaldean Baionan egingo den manifestaldiaK. «Marraztu duten proiektua ekologikoki eta sozialki suntsigarria, debaldekoa, arduragabea eta sobera karioa da», adierazi zuten Euskal Herriko Berdeak eta NPA alderdiek. Egungo trenbidea konponduz gero obrak «merkeagoak» izango liratekeela eta bidaiarientzako eraginkorragoa izango litzatekeela ere gehitu zuten.

Abertzaleen Batasunak, berriz, honako hau esan zuen: «AHTren bide berriaren proiektuaren aurka agertzea ez da ez hautu dogmatikoa, ez demagogia hutsez kontra jartzea, ez aitzinamenduak errefusatzea. Lurralde antolaketa eta kudeaketa iraunkor baten alde deialdi arduratsua egitea da». AHTren bide berriaren aurka azaltzeaz gain, «Euskal Herriko lurralde antolamendu ereduaren inguruko behar bezalako eztabaida» eman behar dela aldarrikatu zuen Batasunak. Horretarako, «egiazko eztabaida soziala» burutu behar dela uste du.

ELB sindikatuak, bere aldetik, laborariak Baionako karriketan izanen direla aurreratu zuen, «Lapurdi urra lezakeen AHTren bide berriaren proiektua salatzeko». Euskal Herriaren aberastasuna «barne garapenetik» sortzen dela ere nabarmendu zuen. Bizi mugimenduarentzat proiektuak lurralde antolamenduaren eta garraioaren arduradunek gizartearen bilakaera nolakoa izanen den ulertu ez dutela erakusten du.

Manifestazioan parte hartzeko deialdiari sostengua eman dioten 60 pertsonalitateren zerrenda ere publiko egin zen atzo. Gehienbat hautetsiek osatzen dute zerrenda, baina jendarteko beste arlo batzuetako ordezkariak ere badira. Azkenik, CADE elkarteak eta AHTren aurkako bestelako kolektiboek egindako eskaerak 7.357 sinadura bildu dituela nabarmendu behar da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo