GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Liga

Azterketa gogorra izango dute bi taldeek Iruñean

Gorritxoek Sadarreko ohiko indarra berreskuratzea espero dute, denboraldi hasiera makalari buelta eman nahi dion Atletico Madril gaindituz.

p037_f01_14319.jpg

GARA | IRUÑEA

Partida polita dakar Sadarrera lehiaketaren itzulerak. Osasuna eta Atletico Madrilen arteko norgehiagokak giroa ziurtatzen duelako, baina, baita, eta batez ere, talde biek behar duten erreakzioa neurtzeko aukera paregabea delako.

Azken jardunaldian porrota jaso arren, nafarrek itxaropenerako arrazoiak ere eskaini dituzte; izan ere, denboraldi hasierako zailtasunak gainditu eta Valladolid eta Sportingen aurka garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. Osasuna sailkapenaren erdi-erdian dago uneotan, oraindik denboraldiari edozein norabide emateko moduan. Badirudi Atletico Madril ere larritasunak ahazteko bidean dela. Abel Resinok ez du oraindik ere burua guztiz salbatu, baina Valentzian azken minutuan lortutako puntuari eta Zaragozaren aurkako lortutako garaipenari esker, koltxoneroek, gutxienez, arnasa hartu dute.

Hain zuzen ere, konfiantza berreskuratu izana izan daiteke bihar zuri-gorrien baza arriskutsuena. Ez da bakarra hala ere. Natxo Monrealen esanetan, gainontzekoak Osasunako defentsek sufrituko dituzte batez ere. «Sekulako jokalariak dituzte oro har, are gehiago goialdean Forlan, Kun Agüero, Simao edota Maxirekin. Azterketa zorrotza izango da atzelariontzat, baina nagusitu beharra dugu, ezin dute eroso jokatu», nabarmendu zuen.

Jokalari gorritxoak ez du, hala ere, inolako beldurrik. Alde batetik, Osasunak aurkariak beste «gogo» erakutsiko duelako eta, bestetik, Atletico ez delako batere gustura aritzen Sadarren. «Normalean ondo aritu gara beraien aurka, Iruñean nahiko deseroso sentitzen direla uste dut. Atletico ez da bakarra, hala ere; inork ez du gustuko hemen jokatzea», gogorarazi zuen jokalariak, talde gorritxoak etxean erakutsi ohi duen indarra eta izaten duen sostengua nabarmenduz.

Natxo Monreal bera Taxoarera itzuli izana izan zen Jose Antonio Camachok atzo zuzendutako lan-saioaren albistetako bat. Nafarrarekin batera, Krisztian Vadocz ere itzuli zen lanera, azken bi astetan lehen aldiz entrenatzaileari talde osoarekin lan egiteko aukera eskainiz.

Oraindik lan-saio bat falta zaie gorritxoei baina, ustekaberik ez badago, Esparza, Dady eta Roversiorenak izango dira baja bakarrak. Camachok, berriz, 20 urtez azpiko Munduko Txapelketaren ondorioz azken lau partidatan erabiltzerik izan ez duen Cesar Azpilikueta berreskuratuko du.

La presencia de Forlán, en el aire hasta última hora

Los defensas de Osasuna podrían tener menos trabajo del esperado, ante las dudas sobre la presencia de Diego Forlán en el choque del Sadar. El pitxitxi de la pasada campaña concluyó el choque entre Uruguay y Argentina con una sobrecarga muscular y, además, regresó a Madrid más tarde de lo previsto, con lo que sólo podrá realizar un entrenamiento con sus compañeros. Una sesión que servirá para determinar si está en condiciones de jugar. Sí regresaron con tiempo de trabajar ayer los otros dos internacionales, el Kun Agüero y Simao. Ambos trabajaron sin problemas y podrán ser de la partida. También Raúl García, que reaparecerá tras un mes de baja.GARA

Hallan muerto al locutor Andrés Montes en su casa

El locutor de radio y televisión Andrés Montes, habitual en competiciones internacionales de fútbol y baloncesto popularizando conceptos como «jugón» o «tiki-taka» acompañado por ex jugadores como Salinas o López Iturriaga, fue hallado muerto anoche en su casa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo