Tsvangiraik hortzak erakutsi dizkio Mugabe presidenteari
Orain zortzi hilabete Zimbabwen abian jarritako «batasun nazionaleko gobernua» larri dabil. Morgan Tsvangirai lehen ministroak hordagoa bota dio Robert Mugabe presidenteari, Exekutiboa utzi gabe Administrazioaren lanarekin dituen loturak hautsi egingo dituela esanez. Begiraleek uste dute Tsvangiraik duen indarra erakutsi nahi diola Mugaberi.
GARA |
«Ez dut ulertzen erabaki horrek guregan izango duen eragina», esan zion Calvon Mawire kale saltzaileak kazetari bati MDC Aldaketa Demokratikorako Mugimenduak Nelson Mandela ibilbidean duen egoitzatik gertu.
«Ezin dut ulertu nola esan dezakeen Administrazioaren lanarekin dituen loturak hautsi egingo dituela, baina Gobernuan jarraituko duela. MDC alderdiarentzat oso ona izango litzateke Tsvangirai oraindik lehen ministroa den ala ez argitzea», erantsi zuen saltzaileak. Bere iritziz, tankerako erabakiak hartzerakoan ez dute kontuan hartzen herritarren egoera.
Urte asko egin ditu Robert Mugabek Zimbabweko agintean. Zimbabweko Batasun Nazional Afrikarra-Herri Fronteak (ZANU-PF) galdu egin zituen iazko martxoan egindako hauteskundeak. Beti oposizioan egondakoen garaipena, hala ere, ezerezean geratu zen, Mugaberen aldekoek eraso ugari egin baitzituzten MDCkoen aurka, eta azkenean Tsvangiraik ekainean egitekoa zen bigarren itzulian esku ez hartzea erabaki baitzuen. Areriorik gabe, Mugabek irabazi zuen, baina herrialdeko egoera ez zen bere onera etorri.
Azkenean, joan den urtarrilaren 26an, «batasun nazionaleko gobernua» osatzeko ituna adostu zuten. Otsailean hasi zen lanean Exekutiboa. Zortzi hilabete besterik ez dira pasa, baina lehen oposizio izandakoek argi erakutsi dute ez daudela konforme, ZANU-PFk egiten duena ezin dutela onartu. «Roy Bennett gure alderdiko diruzainaren atxiloketak erakutsi digu ez dagoela trantsizio gobernurik, amets hutsa dela. Argi erakutsi digu ere ZANU-PF alderdikoentzat gu ez garela aintzat hartzeko modukoak», adierazi zuen ostiralean Morgan Tsvangiraik berak Harare hiriburuan, lurrikara politikoa eraginez.
Zer gertatuko da hemendik aurrera? Badirudi MDCko kideek ez dutela Gobernuaren bileretan esku hartuko. Beraz, gainerako gobernukideek ezin izango dute ezer egin: ekonomia suspertzeko neurriak zain geratuko dira, eta gauza bera gertatuko da osasuna, hezkuntza eta nekazaritza alorretan abian jarri beharreko egitasmoekin. Konstituzio berria idazteko asmoa ere bazuten, baina proiektu horrek ere itxaron beharko du. Edonola ere, ZANU-PFren eta MDCren jarrerak urrutiegi daude egun, Konstituzio berria adostu ahal izateko.
«Bennetten atxiloketak bere eragina izango zuen, baina MDCkoen erabakiaren atzean badago bestelako arrazoirik -esan du Sydney Masamvu International Crisis Group taldeko analistak-. Hauteskundeak irabazi zituen arren, Tsvangiraik Mugaberi Gobernuan sartzeko aukera eman zion, sekulako eskuzabaltasuna erakutsiz. Baina Gobernua osatzeko adostu zuten ituna bera ere ez du errespetatu presidenteak».
MDCkoek salatu dute beraiei jaramonik egin gabe hartzen dituela erabakiak Mugabek eta, larriagoa dena, beraien aurkako jazarpena ez dela bukatu.
La medida de fuerza adoptada por el primer ministro, Morgan Tsvangirai, tuvo consecuencias casi inmediatas, ya que el juicio por «terrorismo» contra el designado viceministro de Agricultura Roy Bennett, que estaba previsto que comenzase mañana en la ciudad de Mutare, ha sido aplazado, según hizo saber ayer la abogada del ex granjero blanco. La letrada Beatrice Mtetwa añadió que probablemente mañana se fije la nueva fecha para juzgar a su cliente, cuyo arresto causó enérgicas reacciones en la arena internacional.
Bennett, de 52 años, ya había sido arrestado el pasado 13 de febrero, justo el día en que echaba a andar el nuevo gobierno de unidad nacional. Volvió a ser detenido el pasado miércoles y ahora está libre bajo fianza. GARA