Liga
Helburu argiak bigarren maratoiaren hasieran
Puntuak lortzeaz gain, konfiantza indartu nahi du Athleticek Sporting gaindituz, hurrengo asteetan izango dituen partida ugariei egoera ezin hobean ekiteko.
ATHLETIC - SPORTING
Amaia U. LASAGABASTER |
Zenbakien lagunak gustura izango dira Ligaren itzulerak Athletici dakarkion norgehiagokarekin. 2, denboraldiko bigarren maratoia; 8, zuri-gorriek jarraian jokatuko dituzten partidak; 24, taldeak izango dituen atsedenik gabeko egunak; 1, maratoiaren lehen urratsa, Sportingen aurkako neurketa hain zuzen ere; 9, talde bilbotarrak izango dituen bajak; eta 3, noski, lortu beharreko puntuak.
Hiru puntu horiek lortuz gero, baina, ondorioak ez lirateke zenbakien maila ukiezinean bakarrik sumatuko. Sailkapenak eskertuko luke garaipena, bai, baina baita taldearen konfiantzak ere. Zuri-gorriek, izan ere, konfiantzari lotuta nabarmendu nahi izan dute gaurko partidaren garrantzia. Valladoliden eskuratutako puntuak aurreko bolada kaxkarra apurtu zuen, baina behin-behineko etena ala norabide aldaketa finkoa izan zen jakitea falta da.
Sporting gaindituz gero, bigarren bidea hartuko luke Athleticek eta, sekulako garrantzia duen konfiantza berreskuratuta, aurrez aurre duen maratoiari ekiteko prest izango litzateke. Are gehiago kantitatea eta kalitatea eskutik datozela kontutan hartuta: hurrengo hiru asteetan Europan arerio nagusi izan dezaketen Nacionalen aurkako bi partidak jokatuko dituzte bilbotarrek, baita Kopako lehen kanporaketa ere -iazko esperientzia errepikatzea denboraldiko helburu nagusietakoa da klubarentzat-. Joaquin Caparrosen taldearen egoerak, fisikoak zein psikologikoak, inoiz baino garrantzi handiagoa du beraz.
Hurrengo aurkarien zain izan beharrik gabe, gaurkoan ere maila ederra erakutsi beharko dute zuri-gorriek. Sporting arerio lagunkoia izan ohi da, baina aurrekarien garrantzia erabat desagertzen da epaileak partidaren hasiera adierazi bezain laster. Are gehiago asturiarrak zein gogotsu datozen ikusita; astean zehar egin dituzten adierazpenak ikustea besterik ez dago.
Kirol arlo hutsari dagokionez, Joaquin Caparrosek ere bere jokalariek aurretik azpimarratutako bera nabarmendu zuen atzo. «Sporting eskaintzen ari den maila ez da batere harrigarria niretzat. Iazko jokalarien %90 mantendu ditu, eta beharren araberako fitxaketa onak ere egin ditu. Manolo Preciadoren lan dotorea gehitzen badugu, talde arriskutsua eta konfiantzaz betetakoa dugu», esan zuen.
Los quebraderos de cabeza no le han llegado esta vez precisamente en forma de descartes a Joaquín Caparrós, que ha citado para el choque ante el Sporting a los 17 jugadores disponibles del primer equipo.
Del filial llega, para completar la convocatoria, Xabi Etxebarria, que no sólo puede actuar en el centro de la defensa, sino también en el lateral derecho. Una zona que, como reconocía ayer el técnico, puede originar algín problema, con Andoni Iraola como único jugador específico -y una considerable carga de partidos a sus espaldas-, al encontrarse lesionado Iban Zubiaurre.
Junto al de Mendaro, otros ocho jugadores completan el parte de bajas. A cambio, Caparrós recupera a Orbaiz, De Marcos y Amorebieta -sancionado la última jornada-, que entran en la convocatoria junto a San José y Xabi Etxebarria. Se prevén menos novedades en el once titular: Amorebieta, Etxeita, De Marcos y Joseba Etxeberria ocuparán las vacantes de Aitor Ocio, Ustaritz, Yeste y Toquero, respectivamente. GARA