GARA > Idatzia > Kirolak

ZESTA PUNTA Binakako Txapelketaren finala

Lopezek agindu eta Forondak amaitu, aurkariak xehatu arte

Egindako txapelketa bikainari amaiera ezin hobea ipini zioten Imanol Lopezek eta Iker Forondak finalean. Egiguren II.a eta Felix erabat mendean izan zituzten.

p046_f01_444x444.jpg


EGIGUREN II-FELIX 24
FORONDA-LOPEZ 35

Asier AIESTARAN |

Iker Foronda eta Imanol Lopez dira Munduko Pilota Kontseiluak antolatu duen Binakako Txapelketaren irabazleak. Jai Alive enpresako pilotariek ongi merezita menderatu zituzten finalean Mikel Egiguren eta Felix Espilla (35-24), eta Markinara hurbildutako zaleek ez zuten emoziodun partida batez gozatzeko aukerarik izan.

Ez zen emoziorik izan, batez ere, Lopezek atzeko koadroetan erakutsitako nagusitasunagatik. Bikote urdinak ateratzen zuen pilota motela baliatuz, zumaiarra neurketaren jaun eta jabe bilakatu zen, Egigureni pilota kenduz eta Felixi behin eta berriro lan zailak ipiniz. Lehiaketako pilotari onenak pilota bakarra galdu zuen norgehiagoka osoan eta, gainera, tanto eder batzuk egiteko tartea ere hartu zuen.

Iaz ere Arrasaterekin txapeldun izan ostean, Lopezek Iker Foronda izan du aurten laguntzaile. Aurrelari gasteiztarrak oso serio jokatu du txapelketa guztian eta finalean ere bikain jokatu zuen. Bere atzelariak irekitako zuloak ongi baliatu zituen, txapa gainean moztuta bederatzi tanto eginda.

Pilotaren gora-beheran

Hasiera kaxkarra izan zuen finalak. Gorriak urduri irten ziren kantxara eta konturatzerako 2-8 aurreratu ziren Foronda eta Lopez. Finalerdian gertatu bezala, Egiguren II.ak presioa nabaritu zuela esan daiteke, nekez uler daiteke bestela hasi bezain laster sakez egindako falta. Felix beteranoari ere kosta egin zitzaion jokoan sartzea.

Apurka-apurka, ordea, eta pilota biziagoa erabiliz, markagailua txukuntzen joan ziren gorriak. Bazirudien 14 eta 18koak partidaren norabidea alda zezakeela, ia lau minutu eta 56 pilotakadaren ostean Felixek atzean ongi amaitu baitzuen tantoa. Baina ez zen benetako erreakziorik egon, Lopezek agintzen jarraitu zuelako eta markagailua 23-15etik 28-15era joan zelako zuzenean.

Aurrez, hirugarren posturako lehian, Lander-Alliez bikoteak 30-28 menderatu zuen Olhak eta Irastorzak osatutakoa.

Intercambio de halagos entre dos grandes amigos

Los ganadores se intercambiaron halagos al final del choque. «Estoy muy feliz. Después de tantos años de trabajo llega la recompensa y, además, doble felicidad por haber ganado con Imanol, porque teníamos la espinita clavada del Mundial aficionado de 2002 de Pamplona y hoy sólo le he tenido que ayudar. Él es la estrella, pero me he quedado muy contento porque he sacado mi nivel cuando más hacía falta», declaraba Foronda. «Estoy muy contento. Las dos parejas hemos sido las más regulares y ellos no han podido sacar todo su juego en la final. Por el que más me alegro es por Iker, que ha hecho un gran trabajo», le contestaba López. Mikel Egiguren y Felix, por su parte, se lamentaron de su mal inicio, unido al hecho de romper las dos pelotas vivas que habían calentado. No obstante, reconocieron el trabajo de sus rivales: «López no da opciones con la pelota muerta y Foronda ha jugado muy bien». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo