GARA > Idatzia > Kirolak> Saskibaloia

ACB Liga

Chris Loftonek Alicanteren aurka debutatuko du

Oleson oraindik ez dago sasoirik onenean eta, ondorioz, Ivanovicek antolatzaile estatubatuarrari jokatzeko aukera ematea erabaki du. Baliteke Ribas eskolta postuan aritzea, aurkaria probak egiteko aproposa baita.

p044_f01_097x164.jpg

ALICANTE-CAJA LABORAL
 
Arnaitz GORRITI |

Caja Laboral Baskoniak hirugarren garaipena arazo handirik gabe eskuratu beharko luke gaur eguerdian Alacanten, bertoko Lucentum talde igo berriaren aurka. Aurkariaren maila apala izan daiteke gasteiztarrek Oleson etxean utzi eta Chris Lofton estatubatuarrari debuta egiteko aukera emateko izandako arrazoi nagusia.

Antolatzaile eta eskolta gisa jokatu ohi du baskonisten jokalari berriak. Iaz Turkiako ligan jokatu zuen eta jaurtitzaile aparta izatearen ospea bereganatu zuen; ez merezi gabe, neurketa batetan 61 puntu eskuratzera ere iritsi baitzen. Uda partean, berriz, Boston Celtics taldearekin lanean ibili zen.

«Aspaldion genbiltzan Loftonen atzetik -azaldu zuen atzo Ivanovicek-. Hain jaurtitzaile ona izanda, edozein neurketa desorekatzeko gaitasuna dauka».

Bitartean, behin-behineko baja eman dio talde gasteiztarrak Olesoni. Alde batetik, Alaskako eskoltak forma fisiko onena berreskuratzea nahi dute Kerejeta eta enparauek. Bestetik, nahiz eta Estatu espainoleko emakume batekin ezkondurik egon, bere pasaporte espainiarra oraindik iristeke dago. Bada, arabarrak ez daude denbora galtzeko eta ez dute nahi atzerritar gisa jokatu beharra duen artean Olesonek Loftoni bidea ixtea.

Ribas, eskolta?

Loftonen fitxaketarekin, Pau Ribasen jokoak ere aldaketarik izan dezake. Kataluniarra antolatzaile gisa ari da jokatzen orain artean, baina amerikarra iritsita baliteke eskolta gisa jokatzen hastea berriro, iaz Badalonako Joventuten egin ohi zuen bezala. Ivanovic, bere jokalariekin nahikoa zorrotza oro har, gustura azaldu da Ribasen lanarekin. Montenegrokoaren aburuz, «lanaren poderioz ongi jokatzen amaituko du».

Gaurko neurketak, bestetik, Eliyahuk minutu gehiago izan ditzan balio beharko luke. Israeldarrak erasoan oso fina dela erakutsi zuen Bizkaia Bilbao Basketen aurrean, baina baita defentsan bigunegia dela ere.

Lakua propone «Spain» y «TAV bai» en las camisetas

El diario «Deia» publicaba ayer una noticia en la que se daba a conocer que el nuevo gobierno de Lakua habría propuesto incluir en su publicidad institucional de las camisetas de competición europea de Caja Laboral Baskonia y Bizkaia Bilbao Basket lemas tales como Spain o «Euskadi-TAV bai».

Según este rotativo, Lakua habría propuesto «serigrafiar el lema Basque Country-País-Vasco-Spain», ya que «el público europeo no identificaba suficientemente la palabra `Euskadi'», idea a la que se habrían negado «en redondo tanto Kerejeta como Davalillo, alegando que dentro de ambos clubes existían socios y abonados de distintas sensibilidades que podían sentirse mal con la elección».

La segunda propuesta publicitaria luciría el lema «Euskadi-TAV bai». Al parecer, esta segunda opción también habría quedado descartada por «las directivas de ambos clubes como una consigna propagandística que podía ser vetada por los estamentos federativos continentales».

Sólo restan dos días del estreno del cuadro bilbaino en la Eurocup, y cuatro del baskonista en Euroliga, y «las últimas conversaciones apuntan, según «Deia», a los lemas `TAV-País Vasco' y `Basque Country-Euskadi'».A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo