
EUSKARA
Grenet auzapezak hizkuntz legea finkatzeko eskatu dio François Fillon-i
Jean Grenet, Baionako auzapezak, François Fillon frantses lehen ministroari bidalitako gutunaren berri eman zuen atzo. Gaur Deiadar manifestaldia iragatekotan dela-eta, gutunean hizkuntz legea egiteko agindua bete dezala eskatu zion, euskararen aldeko «azken urteotan emandako aitzinamenduak» balorean ezarriz. Bestalde, Frantses legebiltzarreko egutegia «bete-betea izan arren», hizkuntz legea tramitatzeko ahalegina egitea gomendatu zion.