GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ofizialtasuna «ezinbestekoa» da Cortiko Adierazpenaren sinatzaileentzat

Arantxa MANTEROLA

«Hizkuntza gutxituak bere ondarea bailiran hartu beharretik harago, Estatu frantsesak kalte-ordain historikoa ere zor die», nabarmendu zuen herenegun Baionan Batasunak. Jarraian, Parisek ez duela hizkuntza gutxituak salbatzeko «inolako borondaterik» salatu zuen.

2006ko Cortiko Adierazpenaren sinatzaileen izenean aritu ziren Jean-Claude Agerre eta Aurore Martinek gogoratu zutenez, «hizkuntz politika eragingarriak» behar dira, eta, horretarako, hizkuntza gutxituen «estatus ofiziala aitortzea ezinbestekotzat» jo zuten. Batasunarentzat, Estatuaren «borondate eza eta trikimailuak» agerian geratu dira.

Era berean, larunbatean Baionan Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak antolaturik egingo den Deiadar manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo