GARA > Idatzia > Kultura

Karmele Jaioren «Musika airean», sentimenduz beteriko istorioa

GARA | DONOSTIA

Bere bigarren eleberria aurkeztu zuen atzo Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970). Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena... Sentimenduen nobela da «Musika airean» (Elkar), «pertsonaien nortasuna fintasunez deskribatzen duena eta, oroz gain, bizitza den sinfonia erraldoiaren handitasuna azpimarratzen duena, bere gazi-gozo eta kontraesan guztiekin».

Bakardadeaz idazten hasi eta adiskidetasunaz idazten bukatu zuela aitortu zuen idazleak. Irudi batekin hasten du kontakizuna: «Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia». Nostalgiarako bidea ematen badu ere, Jaiok samindurara egingo du salto.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo