GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Olympique Handien arteko neurketa

Biarritzek sailkapenean aurkari zuzen bat gainditzeko aukera paregabea du

p036_f02.jpg

J.L. | BAIONA

Partida handia du gaur Biarritzek Tolosan. Aspaldiko urteetan, liga irabazteko bi faboritoen arteko neurketa izaten zen hau. Azkeneko bietan, aldiz, talde lapurtarra lehia horretatik at egon da. Aurten Biarritz bikain ari da berriz ere, hirugarren postuan dago, eta garbi utzi du finalerdietan sartzeko faborito nagusietakoa dela.

Hortaz, berriro ere Top 14an ikus daitekeen partidarik handienetakoa ikusiko da gaur Tolosan. Bi taldeek, gainera, jokoan asko dute, eta, irabazten duenak, puntuez gain, indar handia hartuko du.

Bi punturen aldea besterik ez dago bien artean. Biarritz hirugarren postuan dago, eta bi postu atzerago dago, bi puntu gutxiagorekin, Okzitaniako taldea. Beraz galtzeko gehiago izango du etxeko taldeak, gaur Biarritz mendean hartzen ez badu, sei puntura geratuko baita. Jean Michel Gonzalezen mutilak hori badakite. Gaur irabazteak asko balioko luke, eta aurkari zuzen bat atzean uzteko ere garrantzitsua izango litzateke. Galduta ere Tolosarengandik gertu jarraituko lukete, eta lasaitasun horrekin arituko dira. Dena dela, Gonzalezek garbi utzi du gaur garaipenaren bila aterako direla lehen minututik. Norgehiagoka 14.15etatik aitzinera jokatuko da Tolosako estadioan.

Jokalariei dagokionean, talde lapurtarrak hiru baja garrantzitsu izango ditu, Thion, Traille eta Lund ez baitira jokatzeko moduan. Olympique, ordea, sasoi bizian dator, behetik gora egin ostean. Europan lortutako azken garaipenek ere balio handia dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo