GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

Ateak itxita jokatzea bezalakoa izango da

Euroligak Atenaseko OAKA pabiloi erraldoian jokatzera behartzen du Greziako talde apala eta bere mila jarraitzaileak 20.000 eserleku dituen eraikuntza erraldoian erabat ezereztuta gelditzen dira.

p038_f01_28689.jpg

 

MAROUSSI-C. LABORAL

Asier AIESTARAN

Saskibaloian, futbolean gertatzen den antzera, Greziako kantxetan jokatzea milaka jarraitzaileren burrunda jasanez jokatzearen sinonimo izaten da. Zenbat aldiz entzun izan da, adibidez, Panathinaikos, Olympiakos eta enparauen partidetan «Greziako infernua» sufritu duela bisitan joan den talde koitaduak. Gaurkoan, ordea, oso bestelako esperientzia biziko dute Baskoniako jokalariek kultura modernoaren sehaskan.

Maroussi Atenas iparraldeko auzo lasaia da eta bertako saskibaloi taldeak sekulako aurrerapena egin du azken urteotan. Iaz, Eurocup lehiaketaren bigarren fasean, Khimki mendean hartu zuen, eta aurten, aurre-kanporaketan Alba Berlin gaindituta, Euroligan sartzea lortu du historian lehen aldiz.

Lorpenak, ordea, zenbait aldaketa ekarri ditu berekin. Euroligak talde guztiei gutxieneko ikusle kopuru bat har dezakeen kantxa batean jokatzea eskatzen die, eta Maroussik bere ohiko kantxatik kanpo jokatu behar izaten ditu Euroligako partidak. Zehazki, Atenaseko OAKA pabiloi erraldoian ari da jokatzen oraingoz, 20.000 eserleku dituen eraikuntza puskan. Eta noski, taldearen mila bat jarraitzaileren burrundak ez du horrenbesteko beldurrik ematen bertan.

Biak galdu, biak borrokatu

Hala ere, gaizki egingo luke Baskoniak bere aurkaria gutxietsiko balu. Izan ere, orain arte etxean jokatu dituen bi partidak galdu dituen arren, emaitzek argi erakusten dute partidan sartuta egon zirela azken unera arte. Moskuko CSKAk azken segundoan sartutako hiruko jaurtiketa bati esker irabazi zuen OAKAn (65-66), eta Erromako Lottomatticak ere ez zuen partida erabat kontrolpean izan nahiz eta aurreneko laurdenean erraz irabazten hasi (71-83).

Greziarren taldean, Jamon Lucas estatubatuarra da saskiratzaile nagusia -13 puntu partidako- eta berak antolatzen du jokoa Billy Keys herrikidearekin batera. Jaurtiketa ona duten jokalariak ere badituzte, Pat Calathes eta Michalis Pelekanos, Real Madrileko jokalari ohia, esaterako. Barruan, azkenik, Homan, Kendall, Mavroeidis eta Kaimakoglou aritzen dira elkarri laguntzen, nahiz eta beren maila Baskoniako gizon garaiena baino askoz eskasagoa den.

Hain zuzen ere, Splitter, Teletovic eta Barac dira, Marcelinhoren hutsuneagatik eta Kanaria Handiaren aurka erakutsitako bidetik, greziarren defentsa apurtu beharko luketenak.

Sean Singletary llega para sustituir a Marcelinho

La lesión que mantendrá a Marcelinho Huertas alejado de las canchas unas dos semanas ha vuelto a trastocar los planes del Baskonia, que ha fichado al base estadounidense Sean Singletary para ocupar su lugar. Singletary, de 24 años, 1,83 metros y 84 kilos, ha firmado hasta final de temporada, aunque el equipo se guarda la opción de cortar su contrato dentro de dos meses. Es más, si los de Zurbano quieren inscribirlo en la ACB, deberán dar de baja a Chris Lofton, que apenas ha jugado. Singletary, que puede debutar hoy, se formó en la Universidad de Virginia y promedió 16,9 puntos y 4,8 asistencias. La pasada campaña jugó 37 partidos entre Phoenix y Charlotte, con 8,2 minutos en pista.A.A.

ARRAROA

«Ezberdina eta arraroa izango da horren kantxa handi batean horren jende gutxirekin jokatzea. Ez da erraza izango», onartu zuen Tiago Splitter jokalari brasildarrak.

Robert Conley, ex del Baskonia, muy feliz en Bilbo

El nuevo jugador del Bilbao Basket, Robert Conley, que sustituirá durante un mes al lesionado Chris Warren, dijo durante su presentación que espera aportar «desde el primer minuto» cosas al equipo bilbaino, entre otras «experiencia» y «rebote». Conley fue jugador del Baskonia.

ALDEAK MURRIZTU

Erromako Lottomaticak eta Tel Aviveko Maccabik bihar Italiako hiriburuan elkarren aurka jokatzen dutenez, garaipena urrats garrantzitsua litzateke C Multzoko sailkapenean.

Kareem Abdul-Jabbar anuncia que sufre cáncer

Kareem Abdul-Jabbar, uno de los mejores jugadores de la historia de la NBA, anunció ayer que sufre leucemia mieloide crónica (LMC), un tipo de cáncer que le fue diagnosticado en diciembre de 2008. El ex jugador de baloncesto, de 62 años, afirma que sigue haciendo vida normal.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo