GARA > Idatzia > Kultura

Zentsuraren Aurkako Jaialdiak egitarau indartua dakar aurten

«Zentsura At!» lelopean laugarrenez ospatuko da Bilbon Zentsuraren Aurkako jaialdia, egitaraua indartuta. Musika arloari dagokionez, Gilberto Gil brasildarra, Aziza Brahim sahararra eta Rachid Taha aljeriarra izango ditugu artista nagusiak, beste makina bat esparrura zabaldu eta, besteak beste, erakusketak, mahai-inguruak, Fahed Halabi margolari libanoarraren sorkuntza edo John A. Lent idazlearen obra ere argitan jarriko dituzten jardunaldiek.

p040_f01_148x112.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Orson Welles ezagunak esana omen da «askatasuna zerbait bada, besteei entzun nahi ez dutena esateko eskubidea da». Eta eskubide horri irmo heldu eta askatasun artistikoa aldarri, Zentsura At! izeneko jaialdia ospatuko da aurki Bilbon, «zentsurak oinarri beldurra» duelako, Johnny Clegg hegoafrikar musikariaren ahotan.

Jaialdiaren helburu edo asmo nagusienen artean dago zentsura mota guztiak salatu eta hauei kontra egitea, baita berau pairatu duten artistei laguntza eta babesa ematea ere. Horregatik, edozein herritan, edonoiz eta edozergatik zentsura jasan behar izan duten artistak dira jaialdian parte hartzen dutenak.

Gero eta aniztasun eta indar handiagoa lortu nahi duen ekitaldiak musika du ardatz oraindik ere. Izan ere, ez dira nolanahikoak jaialdian entzun ahal izango ditugun artistak. Batetik, Gilberto Gil Brasilgo Kultura ministro ohiak joko du azaroaren 26an. Caetano Velosorekin batera tropikalismoaren aitzindari izandako artista handiak ia bost hamarkadako ibilbide artistikoa burutu du, berrogeita hamar disko inguru plazaratu, horietako lau milioi ale saldu eta zazpi Grammy erdietsi.

Rachid Taha aljeriarra ere ez da atzo goizeko musikaria, eta sona handia du sustraidun musika gustuko dutenen artean. Mestizajea ikur duen artista nomada aljeriar sustraietatik rock zaratatsurako bidaia egiten trebea dugu eta zuzeneko harrigarri eta asaldagarriak eman ohi ditu. Aziza Brahim ere Aljeria inguruan, Tindufeko kanpamenduetan, jaiotako artista sahararra dugu. Egun Estatu espainolean bizi da, «Mi canto» du azken lana, eta Oreka TX txalapartari bikotea (Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak osatua) izango du lagun, aurretik ere behin baino gehiagotan elkarrekin jotakoak dira eta.

Aipatu artisten zuzeneko emanaldiak gozatzeaz gain, jaialdiak mahai-inguruan batuko ditu musikariak, zentsura ahotan hartu eta beraien esperientziak ezagutaraztera eman ditzaten. Hitzordua azaroaren 27an izango da, EITBko egoitza nagusian, eta musikariez gain Fahed Halabi margolariak, John A. Lent idazleak eta zentsuraren kontrako nazioarteko erakundeetako ordezkari diren Todd Lester zein Marie Korpe eta Ole Reitovek parte hartuko dute.

Erakusketak

Musikaz gain, erakusketek jasoko dute jaialdian arreta nagusia. Esaterako, irailetik gure artean dabilen Fahed Halabi siriar margolariaren lanak ikusgai izango dira San Frantziskon azaroaren 16tik 30era eta Barrainkuan abenduaren 7tik 31a bitarte. Europako Kazetarien Elkarteak «Españoleando. Chumy Chumez en el Diario Madrid» izeneko erakusketa jarriko du Elkano kalean den BBKren aretoan, azaroaren 24tik aurrera, eta abenduaren 1ean Zabalguneko Merkatuan «zentsuratu eta debekaturiko mundu guztiko eta arlo guztietako» liburu eta diskoak ikusi ahal izango dira, Fernando G. Luciniren «Abestu eta isildu. Herri kanten zentsura eta errepresioa» erakusketarekin batera.

Bukatzeko, jaialdiak Alejandro Islasen «Los demonios del Eden» filma (azaroaren 30ean), Oriol Portaren «Hollywood contra Franco» (abenduaren 1ean) eta Charles Chaplinen «Diktadore Handia» pelikula (abenduaren 2an) aurkeztuko ditu Bidebarrieta liburutegian, gaueko 21.00etan. Eta Elkano kaleko BBKren aretoak hitzaldiak jasoko ditu. Freemuse eta John A. Lent estatubatuarrarena (azaroak 30), FreeDimensional eta Fahed Halabi siriarrarena (abenduak 1) eta Miguel Angel Aguilar kazetariarena (abenduak 2).

MUSIKAZ BESTE

Musika ez ezik, Fahed Halabi margolariaren, John A. Lent idazlearen eta beste makina bat artista zentsuraturen lanak ere agertuko ditu jaialdiak, mahai-inguru, erakusketa eta abarren bitartez.

Musika

Gilberto Gil: Azaroak 26, 20.00. Euskalduna Jauregia (Bilbo). 35 euro.

Aziza Brahim + Oreka TX: Azaroak 27, 21.30. Kafe Antzokia (Bilbo). 15/18 euro.

Rachid Taha: Azaroak 28, 21.30. Kafe Antzokia (Bilbo). 25/30 euro.

La experiencia artística del druso Fahed Halabi

El festival ofrece, dentro de sus actos, la oportunidad de conocer la obra del artista Fahed Halabi quien, tras exponer en los centros municipales de San Ignacio y Begoña, además de en la sala Elai Alai de Gernika, colgará su obra en San Francisco, del 16 al 30 de noviembre, y en Barrainkua, del 7 al 31 de diciembre.

El artista sirio, perteneciente a la minoría drusa y censurado en Israel, fue invitado por la BBK a trabajar varias semanas en BilboArte, donde pintó una veintena de lienzos dentro de la segunda iniciativa que se desarrolló dentro del proyecto «Arte y Censura».

Además de su trabajo en BilboArte y las exposiciones anteriormente citadas, Fahed Halabi hablará sobre su experiencia artística y la censura sufrida por su obra en la mesa redonda que se celebrará el 27 de noviembre en la sede principal de la EITB, junto a, entre otros, los músicos Rachid Taha, Gilberto Gil y Aziza Brahim, y ofrecerá, junto a un representante de la asociación estadounidense FreeDimensional, una conferencia en el Aula de Cultura de la BBK de la calle Elkano 20, el próximo 1 de diciembre.A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo