GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Gerriko arazoak dituela-eta, Mindegia ez da Nafarroako Txapelketan izango

Donato Larretxearen aurka joan den igandean jokaturiko desafioak erasanda utzi du Miel Mindegia handia. Ezkurrako aizkolari beteranoak, zalantzan ibili ostean, uko egin dio Nafarroako Lehen Mailako Txapelketan parte hartzeari gerriko arazo batzuk tarteko. Hortaz, Doneztebeko pilotalekuan, gaur arratsaldean, 17.30etik aurrera, honako lau aizkolariak bilduko dira: Nazabal, Larretxea, Lopez eta Senosiain.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo