GARA > Idatzia > Iritzia> Azken puntua

Laura Mintegi idazlea

Demografia kontrolpean

 

Ez dakit gauza handirik demografiaz, eta are gutxiago ekonomiaz. Baina badakit norbaitek zerbait nahi duenean ekin ekiten diola, eta eskuan dituen bitarteko guztiez baliatzen dela hura burutzeko. Ez dio axola zer den. Giza izaerak ustekabeko indarra du eragozpenak gainditzeko. Beraz, gizartean fenomeno bat behin eta berriz gertatzen bada, fenomenoa saihesteko borondaterik ez dagoelako da eta norbaiti egoera horrek irautea komeni zaiolako. Nori komeni zaio egunero-egunero 17.000 haur gosez hiltzea? Norbaiti bai, ez dut zalantzarik.

Azkenaldian bi pertsonari entzun diet esaten indar faktikoei interesatzen zaiela munduko populazioa ez handitzea. Jaiotze-kontrola ezartzea zaila denez, heriotza hedatzen da, batez ere hazkunde demografiko handiagoa duten lurraldeetan. Pertsona horietariko bat da Finlandiako Osasun ministro ohia, Rauni-Leena Luukanen Kilde doktorea. Kilde andreak dio gobernu eta farmazeuta batzuen helburua ahalik eta jende gehiena hiltzea dela eta, bidez batez, dirutza eskuratzea; eta horrexegatik harrarazi nahi digutela txertoa (txerri-sukarrerako lehen eta A griperako orain), segurua ez delako.

Bestea Paul R. Ehrlich da, Stanford Uniberstsitateko biologoa. Honek dio munduak ezin dituela jasan egungo 8.000 milioi pertsonak. Bizitza-kalitatea bermatzeko (elikadura, ura, aire garbia, baliabide naturalak) 2.000 milioi bizilagun da gehienezkoa. Beste guztiak nola edo hala eliminatu beharko lirateke, baina denbora gehiegi hartuko luke gainontzekoak modu «zibilizatuan» akatzea. Honela bada, 17.000 ume egunero gosez hiltzea inbertsioa da, nagusitan armaz hil behar ez izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo