GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iker Elizalde hautetsi hendaiarra aske geratu da, kargurik gabe

GARA |

Asteartean bere etxean atxilotutako Iker Elizalde zinegotzia aske atera zen atzo eguerdian Baionako komisariatik.

Biharko Hendaia udal-talde abertzalearen hautetsia den aldetik, Elizaldek hainbat elkartasun adierazpen jaso ditu atxilotua izan den bitartean. Horien artean, Hego Lapurdiko Herri Elkargoko hautetsi abertzaleena.

Hendaiarrak bere zeregina «zintzoki eta arduratsu» betetzen duela nabarmenduta, kezka ager- tu dute, Parisek ordezkari abertzaleak «gaizkiletzat» agerrarazi nahi dituelako. Halaber, Euskal Herriak bere geroa hautatzeko aukeraren aurrean, «beldurtzeko nahikeria bidegabea» salatu dute.

Elizalde atxilotutako egunean, 200 lagunek elkarretaratzea egin zuten Hendaian haren askatasuna eskatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo