Suitzako lau minareteei buruzko erreferenduma egingo dute
Suitzako eskuinak behartutako erreferenduma egingo da gaur. Atzerritarrekiko beldurra eragiteko ahalegin moduan ikusi dute begiraleek ekimena. Kontsulta bultzatu dutenek mezkiten ondoko minareteak eraikitzea debekatzeko proposatzen dute, dorre horiek islamaren botere politikoaren ikur direlakoan. Oso propaganda agresiboa egin dute, arazo larri bati dagokiona, nahiz eta herrialdean lau minarete besterik ez dagoen.Jose Angel ORIA
Neurririk gabeko kanpaina, ez buru ez hanka ez duen proposamenaren ondoren. Alan Fisher kazetariak Al Jazeera telebista katearen webgunean idatzi duenez, «zein neurritakoa da minareteen arazoa? Suitza osoan lau minarete besterik ez dago-eta». Minareteen kontua aitzakia besterik ez da, gaurko erreferendumean dorre horiek ez debekatzearen aldeko botoa eskatzen dutenen iritziz. Giroa nahastu eta eskuinik populistenak beti hain gustuko izan duen xenofobia areagotzea litzateke atzean dagoen asmoa.
Ekmeleddin Ihsanoglu Konferentzia Islamikoaren Erakundeko idazkari nagusiak oso adierazpen diplomatikoak egin ditu: «Ziur naiz Suitzako herriak erabakirik onena hartuko duela». Bere ustez, hori bai, minareteak debekatuko balira, «atzerrian ez lukete ezer ulertuko eta Suitzak kanpoan duen irudia erabat kaltetuta geratuko litzateke».
Minareteak debekatzearen aldekoek oso propaganda iraingarria egin dute. Iragarkietan emakume baten irudia ageri da, burua erabat estalita duena (begiak ikusten zaizkio), eta atzean, misil tankerako zazpi minarete, Suitzako bandera zulatu dutela. Irudiak «gorrotoa areagotzen du», CFR Arrazakeriaren aurkako Batzorde Federalaren ustez. «Iragarki gaiztoak» direla-eta, NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak bere kezka adierazi du.
Iragarki horiek beste eztabaida bat eragin dute herrialdean: hiri batzuetan debekatu egin dituzte, iraingarriak direlakoan, eta beste batzuetan ez, adierazpen askatasunaren izenean.
Gobernuak eta alderdi politiko nagusiek minareteak debekatzearen aurkako botoa eskatu dute, ekimenak giza eskubideak bortxatzen dituelako eta «erlijioen arteko bakea arriskuan ipintzen duelako», Eveline Widmer Schlumpf Justizia ministroaren arabera. Suitzako Erlijioen Kontseiluak (kristauak, musulmanak eta juduak elkartzen ditu) ere gauza bera esan du.
Suitzan 400.000 musulman inguru bizi dira, herrialdeko populazioa ia zortzi milioi biztanlekoa denean. Horietako 50.000 inguru dira mezkitara maiz joaten direnak. Islama da herrialdeko bigarren erlijioa.
Los suizos decidirán hoy en referéndum sobre la iniciativa para prohibir la exportación de armamento. La propuesta fue lanzada por grupos pacifistas y de izquierda que intentan, de esta manera, poner fin «al comercio de la muerte».
Para ello, plantean que queden prohibidas las exportaciones de armas y municiones, así como de bienes militares especiales y de tecnologías esenciales para el desarrollo o la fabricación de armamento. Quedarían excluidas las armas con fines de deportes y de caza, además del material necesario para el desminado humanitario.
El Gobierno federal y los partidos conservadores se oponen a esta iniciativa, aduciendo su impacto sobre la innovación industrial, sobre las finanzas de Suiza y sobre el empleo. Según un estudio encargado por la Secretaría de Estado para la Economía, dejar de exportar material de guerra supondría la supresión de 5.000 empleos, de los que 3.500 están directamente vinculados a esta actividad y el resto a subcontratas.
GARA