GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Xabier Lekuona 2009/11/26

Darwinen sasi-teoria

Charles Darwinen teoriak 150 urte bete ditu. Aurrerakuntza izugarria, diotenez. Hala izango da. Hala ere, Espezieen jatorria serio berraztertu beharra dago. Zalantzak daude oraindik zientzialari ingelesak azaldutako hautaketa naturalak aurrera edo atzera garamatzan. Hemen bai. Ez ditut orain kreazionistak defendituko, baina, ikusitakoak ikusita, espezie batzuen eboluzioa zero da. Garai bateko grisak, gero marroi bihurtu ziren, gero urdin, gero beste urdin batez ikusi nituen eta denek berdin jarraitzen dute. Ez dute aurrera egin. Eboluzioaren teoriak batzuetan huts egin du. Hemen bai.

Amorrua, egurra banatzeko gogoa, herra. Urdina berdearekin nahasten da. Orduan, gorrotoak izua eragiten du. Probokazioa. Krudelkeria. 34 familia, txikituta.

34 familia txikitzeko gorrotoa, lan ildo oso bat txikitzeko gorrotoa. Honela bakerantz omen goaz, PSOEko lehendakariaren aburuz. Eskerrik asko.

Eta gero kaskogorri-beltzak beste horien lan beltza egiten. Gazteak zirikatzen, zigortzen. Gazteak umiliatzen. Politika neanderthalaren ardi gorri otzanak.

Ikusitakoak ikusita, Darwin ere espezie horretaz lotsaz gorrituko litzateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo