SOKATIRA I Lauko Txapelketa
Badaiotzek eta Amaiurrek txapelak lortzeko beren hautagaitza aurkeztu dute
J.L. I
Euskal Herriko Lauko Sokatira Txapelketan, 255 kiloko eta 300 kilokoen lehen jardunaldia jokatu da, eta dudarik gabe saio honetan Amaiur eta Badaiotz izan dira protagonista nagusiak. Abadiñok, aldiz, oraingoan ez du garaipenik lortu.
255 kilotan emakumezkoak neurtu ziren, eta Badaiotz izan zen protagonista A multzoan, jaun eta jabe izan baitzen lehen multzoan, eta bigarrengoan, berriz, Amaiurrekin berdinduta geratu zen. Lehen multzoan, Badaiotz A izan zen onena saioko tiraldi guztiak irabazita. Atzetik sailkatu ziren Sakana A, Girizia, Beti Gazte eta Ibarra A. Azken bi hauek elkarrekin berdinduta amaitu zuten.
Bigarren multzoan, lehen postuan berdinduta geratu ziren Badaiotz B eta Amaiur, gainerako guztiak mendean hartu eta elkarren artean berdinduta. Atzetik, Sakana B, Berriozar eta Ibarra B sailkatu ziren.
Mutilak, 300 kilotan lehiatu ziren. Lehen multzoan Amaiur A izan zen jaun eta jabe saioko tiraldi guztiak irabazita. Bigarren, Berriozar sailkatu zen. Hirugarren, Abadiño A, laugarren berdinduta amaitu zuten Ñapurrak, Barrundia eta Sokarri A taldeek, eta azken postuan geratu zen Baiona A saioko tiraldi guztiak galduta.
Bigarren multzoan, berriz, Amaiur B eta Ibarra lehen postuan berdinduta geratu ziren gainerakoak mendean hartu eta elkarren artean berdinduta. Bigarren postuan Ñapurrak B eta Sokarri B geratu ziren berdinduta. Atzetik, Baiona A eta Auzolan izan ziren, azken hauek ekinaldiko tiraldi guztiak galduta.