«Alakrana»ren auzian izandako kudeaketa gaitzetsi du Legebiltzarrak
GARA |
Gasteizko Legebiltzarrak «Alakrana» ontziaren bahiketa dela-eta Gobernu espainolak egindako kudeaketa gaitzetsi zuen atzo, PSE eta Ezker Batua salbu, gainerako talde guztien bozekin.
Proposamena PSErekin gobernu ituna duen PPk aurkeztu zuen, eta bertan Zapateroren Gobernuak erakutsitako «koordinazio falta, inprobisazioa eta gaitasun eza» kritikatzen da, bai eta arrantzaleen senideek pairatutako «adeitasun falta» ere. PSEk kontrako boza eman zuen, eta EB abstenitu egin zen.
EBren proposamena
PPren testua aurretik Ezker Batuak aurkeztutako proposamen bati egindako zuzenketa bat da. Hasierako testu horrek, Gobernu espainolaren kudeaketaz gain, Lakuako Gobernuarena ere kritikatzen zuen, baina prosomenak ez zuen aurrera egin PPk eta PSEk kontrako boza eman ziotelako.