GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

Hika Teatroren «Aitarekin bidaian» Donostiako Antzoki Zaharrean izango da

GARA | BILBO

Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza antzezleek eta Jabier Muguruza musikariak osatzen duten antzezlana Donostiako Antzoki Zaharrean izango da asteburu honetan. Lan horretan aita eta seme baten arteko erlazio zaila azaltzen da, gehienbat aitak duen gaixotasunagatik. Semeak, bestalde, amari aita zainduko zuela hitzeman zion. Baina egoera hori iristen denean antzematen zuena baino askoz zailagoa dela konturatuko da semea. «Hitza ematea erraza da. Betetzea, bidaia mingarria, batez ere, aurrean duzuna nor den ez dakizunean».

Hika Teatrok taularatzen duen lan hau, taldeak hiru urteko geldiunea egin ostean agertokira itzultzeko burutu duena da. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen du eta Santurtziko Jaialdian estreinatu zuten joan den azaroan. Donostiako geldialdian hiru emanaldi eskainiko dituzte, gaur, bihar eta etzi arratsaldeko zortzietan. Sarrerak 15 eta 18 eurotan izango dira salgai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo