GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

OSPAKIZUNA

Erramun Oiartzabalen omenez, Txaranga Eguna ospatuko da Tolosan

Igande honetan egingo da Tolosan Txaranga Eguna Erramun Oiartzabal musikari errenteriarraren omenez. Oiartzabalek gaixotasun larria du irailetik eta errehabilitazioa ordaintzeko dirua lortu nahi dute festaren antolatzaileek, iaz Miguel Angel Azkarate musikari tolosarrarekin egin bezala. Festa eguerdiko hamabietan hasiko da, dozena bat txarangak Alde Zaharrean kalejira eginez. Antolatzaileek 25 eurotan jarri dituzte salgai bazkarirako txartelak Tolosa, Errenteria, Irun, Donostia eta Pasaiako tabernetan eta kontu korronteak ere ireki dituzte diru-laguntza eman nahi dutenentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo