Eszenak
Faemino y Cansado bikotearen umore absurdo eta surrealista Gasteizen
«Parecido no es lo mismo» ikuskizunarekin iritsiko da Faemino y Cansado bikotea Gasteizera asteburu honetan. Euren ibilbide profesionaleko seigarren lana da eta izenburuak garbi erakusten duen moduan, betiko umore absurdo eta surrealistari eusten diote ikuskizun honetan ere. Aldatzen dena testuak dira, «orain artekoaren antzekoak, baina berdinak izan gabe». Principal antzokian izango dira gaur eta bihar.