GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

SARIA

Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azokak Kirmen Uribe idazlea sarituko du

Kirmen Uribe ondarroarrak Bustintza saria jasoko du gaur Galdakaoko XVII. Euskal Liburu eta Disko Azokaren eskutik, bera izan baitzen iazko edizioan liburu gehien saldu zuena. Aurtengo azoka gaur hasi eta hilaren 23ra bitartean ospatuko da Iturriondo plazan. Bertan hogei postu inguru jarriko dira. Ondarroarrak gaur bisitatuko du azoka eta sari banaketa udaletxean egingo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo