GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BIRA HASIERA

Etxean jo eta antzokietako oholtzetara itzuliko da berriro Ken Zazpi

«Argiak» lanarekin sekulako arrakasta erdietsi zuen Ken Zazpi taldeak iaz, eta antzokietako bira Victoria Eugenian grabatu eta zuzenean eman du aurten, «Ken Zazpi urte zuzenean» lan autoekoiztuan. Orain, errepidera bueltatzear da taldea. Gaur Fnac saltokian joko du Bilbon eta bihar Donostian. Baina benetako birari etxean bertan emango dio hasiera, gaur Gaztetxean kontzertua eskainita. Gero Arriaga antzokira joko dute, dagoeneko sarrerak agortu dituen emanaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo