GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

LEHIAKETAK

Bilbok talde gazteen finala eta Barakaldok pop rock lehiaketako final-laurdenak abian

Bilbao Hiria pop rock lehiaketa sonatu eta arrakastatsuko finalak jaso ditu iragan egunotan Bilborockek, metal eta pop rock atalean. Eta Bilbao.Gaua ekimeneko talde hasiberrien finala jasoko du bihar, Mind The Gap, Autostereo eta Wild Things lehian direla. Gainera, datorren asteartean eta asteazkenean rock maratoia joko dute bertan entsegu lokalak dituen talde andanak. Horrez gain, eta lehiaketekin jarraituta, Barakaldoko pop rock lehiaketako finalaurrekoak ere asteburu honetan izango dira, gaur hasi eta igandean bukatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo