GARA > Idatzia > Euskal Herria

Udalentzat finantziazio «justua» exijitu dute Gipuzkoa eta Nafarroako alkate independentistek

p016_f02_123x312.jpg

GARA | DONOSTIA

Nafarroako zein Gipuzkoako hautetsi eta alkate independentistek gogor deitoratu zituzten atzo euren herrialdeetako datorren urterako au- rrekontuak.

Etxalar, Bera, Leitza, Arantza eta Arbizuko ezker abertzaleko alkateek prentsa agerraldia egin zuten UPNk eta PSNk hitzartutako aurrekontuen gainean beren iritzia agertzeko. Nafarroako toki erakundeak «ekonomikoki itota eta Nafarroako Gobernuak estuki lotuak» daudela salatu zuten. Une hauetan gainera, krisiari aurre egin ahal izateko baliabideak eta errealitateari erantzungo dion politika sozialak inoiz baino garrantzitsuagoak direla deritzote eta horregatik dei egiten dute «egoera hau errotik aldatzera».

Politika neoliberalek eta finantza-entitateek sortutako krisia egon badagoela adierazi eta, UPNk eta PSNk sinatutako aurrekontuekin «krisia herriak eta langile klaseak ordaintzea» bilatzen dela salatu zuten.

Udal finantziazioa gutxietsitako alorra dela salatu eta adibide gisa, hezkuntzan, landa garapenean edota kultura arloan izandako murrizketak ekarri zituzten gogora.

Iaz, toki erakundeei zuzendutako baliabideetan, 2008koaren aldean %21eko murrizketa egin zela gogoratu, eta aurten, murrizketa hori handitu dutela-eta, toki erakundeen egoera ekonomiko «jasangaitza» bizi dutela salatu zuten.

Udalek duten egoera hau eraldatzeko, «Nafarroa Ezkerretik» izeneko txostenean jasotzen diren neurriak birgogoratu eta mobilizaziorako deia egin zieten herritarrei. Batetik, gaur eguerdian Iruñeko Herria Abian! ekimenak deitutako mobilizaziora bertaratzeko gonbita eta abenduaren 23an Nafarroako Parlamentuaren aurrean eguerdiko hamabietan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia.

«Alderdien Legearen isla»

Nafarroan bezala, Gipuzkoako ezker abertzaleko hautetsi eta alkateek udalek behar duten finantziazio «justua eta behar bestekoa» exijitu zioten Gipuzkoako Aldundiari, eraikinaren aurrean egindako agerraldian. Horretarako gainera, Udalen Finantzaziorako Foru Funtsaren finantziazio sistema eguneratzea baino errotik aldatu behar dela aldarrikatu zuten.

Lehenik eta behin, aurrekontuen proiektua apartheid politikoaren ondorio dela gogorarazi zuen Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak, eta, horretaz gain, aurrekontuak par- te-hartzaileak ez direla salatu zuen. «Menpekoak eta baztertzaileak» direla ere esan zuen eta bultzatzen duten eredua «jasangaitza» dela. Desadostasun horiengatik guztiengatik 2010. urterako aurrekontu proiektua bertan behera uzteko eskaria egin zuten alkate independentistek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo