GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Manifestación en Bilbo

«2010 tiene que ser el año de los compromisos concretos»

Manifiesto leído por familiares de presos políticos vascos en el acto final

p002_f03_199x160.jpg


Arratsaldeon eta mila esker gaur Bilbora gerturatu zareten gizon-emakume guztioi!

Itzela da, ikusgarria da gaur Bilboko karriketan bizi izan duguna. Milaka eta milaka lagun euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Bada beraz, hormak, barroteak, zerrailak eta sasiak gaindituko dituen txalo zaparrada bat emateko unea, entzun gaitzatela etxetik milaka kilometrotara dauden euskal preso eta iheslari politikoek!!

Debekuen gainetik, elkartasunak toki erraldoia egin du gaur. Euskal jendartearen nahia kalera atera dugu. Euskal preso politikoen eskubideen defentsak sekulako bultzada jaso du azken egunetan eta Estatu espainolaren estrategia kriminalaren helburuak erabat deuseztatu ditugu.

Hilabete gogorrak bizi izan ditugu. Euskal preso politikoen eta orohar elkartasunaren aurkako jazarpenak ez baitu etenik izan. Xantaia amaigabe hau areagoatzeko, bitarteko errepresibo berri eta umiliagarriak sortu dituzte. Baina, oker dabiltza. Euskal preso politikoen kontra aritzeak, euskal jendartearen bihotza kolpatzea suposatzen baitu.

Indarrean dagoen espetxe politika kriminalak euskal jendarteko sektore guztiei eragiten baitio. Politikagintzari, sindikalgintzari, kultura munduari, osasungintzari, kirol esparru ezberdinei eta beste hainbat esparrutako pertsonek zuzen zuzenean bizitzen duten espetxe politikaren krudelkeria. Gabon hauetan ere, tamalez, beste eredu bortitz bat izan dugu: Igor González preso bilbotarra bere buruaz beste egiten saiatu baitzen. 21 dira bidean geratu diren euskal preso politikoak eta beste 16 bisita egitera zihoazenean hildako senide eta lagunak. Ezin inoiz ahantzi euren oroitzapena.

Baina, guzti honekin amaitzeko indarberrituta gaude. Azken asteetan elkartasun uholde erraldoia antolatu dugu Euskal Herrian. Bost mila atxikimendutik gora lortu ditugu, euskal jendartea astindu eta konpromisoen bila aritu gara buru-belarri. Gure indarraren potentzialitatea ere argi geratu da teknologia berrien bitartez. Sare sozialetan gure mezuak ikaragarrizko zabalkundea izan baitu.

2010 tiene que ser el año de los compromisos concretos. Vamos a pedir compromisos concretos y realizables a los diferentes agentes sociales, sindicales y políticos del país. Entre todos y todas, conformamos una amplia mayoría. Por tanto, es momento de pasar de las palabras a los hechos. Cada uno y cada una desde su ámbito, en la medida de lo posible sí, pero buscando ser lo más efectivos y concretos posibles.

Nosotros y nosotras, los familiares amigos y amigas, vamos a seguir dando testimonio directo de las vulneraciones que sufren nuestros familiares, amigos y encarceladas en los Estados español y francés. Vamos a continuar por el camino de la denuncia y de la interpelación. Tocaremos todas las puertas necesarias para terminar con la criminal política penitenciaria vigente.

Es hora de terminar con la dispersión, con la Cadena Perpetua que se ha cebado ya con más de 40 presos y presas políticas, con la no liberación de los presos y presas políticas con enfermedades graves e incurables, con el aislamiento, la soledad, los golpes, las humillaciones, la violación constante de las comunicaciones o los traslados completamente arbitrarios.

Fuera de los muros, tenemos que acabar con los intentos de cacheos y humillación a los que pretenden someternos a nosotros y nosotras, los familiares, amigos y amigas de los presos y presas políticas vascas. Son cientos ya los vis a vis perdidos, como lo son también los controles, problemas y, en los peores casos, los accidentes que sufrimos debido a la dispersión.

Es hora de acabar con ese interminable chantaje que supone la criminal política penitenciaria vigente. Un chantaje contra los y las presas políticas vascas, un chantaje contra familiares, amigos y amigas, un chantaje contra todo un movimiento político y social en Euskal Herria. Un chantaje con terribles consecuencias humanas, físicas y económicas. Un chantaje al que debemos responder desde el incremento del trabajo diario, la denuncia en todos los ámbitos y el incremento de la solidaridad.

Baina, arestian aipatu dugun gisara, aurrera begiratu behar dugu. Indar bilketa, salaketa eta konpromiso zehatzak gauzatzea dira giltza. Zerrailak hautsi eta euskal preso eta iheslariak etxera gerturako dituzten giltzak.

Gure herri, auzo, lantegi, bulego, unibertsitate, ikastetxe edo beste mila txokoetan konpromisoak bete behar ditugu. Gure indarren arabera, gure ahalmenaren arabera, baina beti aurrera begirako urratsak egiten. Hesiarekin amaitu behar dugu, elkartasuna etengabe helarazi behar dugu, salaketak ez du etenik izan behar, euskal preso politiko eta iheslariek gure bultzada behar dute. Gure berotasuna behar dute. Bitarteko guztiak baliatu behar ditugu eta ez ahaztu ezinbesteko zitak ditugula astero gure herri edo auzoetan, zer esanik ez hilabeteko azken ostiralekin.

Oztopo guztien gainetik, mehatxu guztien gainetik, traba guztien gainetik lan asko dugu egiteko. Guztion ardura da euskal preso politikoen eskubideak defendatuak izan daitezen. Errespetatuak izan daitezela exijituko dugu. Hori baita gure bidea eta gure jardunbidea.

Euskal preso eta iheslariak etxera!!!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo