GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Anuncio de los presos políticos vascos

30 urte borrokan, euskal presoak Euskal Herrira!!

 

EPPK-k igorritako agiri zabalaren azken orrialdea argitaratu dugu hemen hitzez hitz –gainerakoetan azken 30 urteetan espetxeetan bizi izan dutena laburbiltzen da, baita azken aldiko jauzi errepresiboaren gaineko balorazioa egin ere–, borrokaldi berriaren xehetasunak jasotzen dituena, hain justu.
 
...

Barruan eta barrutik, dinamika berria

Urte batzuk badira jadanik Kolektiboa dinamika politiko iraunkorrean murgildua dela. Dinamika hau, hileko bigarren eta azken ostiraletako ekimenetan oinarritzen da alde batetik, eta ezein erasoren aurrean erantzuteko ekimenetan bestetik. Lehenari dagokionez, gure Estatus Politikoaren errepespetua aldarrikatuko dugu; ondorioz eta espetxe egoera larrienak salatu asmoz, kondena beteta duten kideen kaleratzea, gaixo larri direnen kaleratzea eta isolamendu-bakartasunik eza aldarrikatuko dugu.

Hilabeteotan, Jon Anzaren bahiketaren salaketa egin dugu iraunkorki eta Frantziako espetxeetan ikasketak egiteko debekuaren aurrean garatutako dinamika, zeinak babes eta atxekimendu andana utzi digun. Miaketen kontrako salaketa gehitu diogu gure dinamikari espetxez espetxe.

Urtarrilan abiatuko dugu borrokaldi berria eta urte osoan zehar bere garapena izango du. Lubakiotatik, espetxe politika ankerrari aurre egiteko garatuko dugu dinamika berria. Euskal Herriaren kontrako zapalkuntza orokorra indargabetu dezatela aldarrikatzera gatoz, errepresioaren antzutasuna azpimarratzera, espetxe politikaren antzutasuna, biziarteko zigorraren antzutasuna.

Egoera politiko orokorra irauli behar duen prozesu demokratiko indartsua abiatzearen beharra ere erakutsi nahi dugu. Euskal eragile politiko eta sozial nagusiei norabide horretan indar egin dezatela deia zabaltzen diegu, guk geronen ekarria jarriz.

Beraz, Amnistia helburu, sakabanaketa politika amaitu eta euskal preso politikoon eskubide urraketa sistematikoa bertan behera gera dadila. Estatus Politikoa ezagutua izan dakigun: Euskal Herrian bilduak izan gaitezen, dagozkigun eskubideen jabe.

Aldarrikapen nagusi hauen ondoan, eskaera zehatzok pausatzen ditugu:

- Bere unean ezarritako zigorrak gaindituta dituzten kideen berehalako kaleratzea.

- Kondizionalaren epeetan diratekeen kideen berehalako kaleratzea.

- Gaixo larri diren kideen berehealako kaleratzea.

- Bakarrik aurkitzen diren kideak berehala beste kideekin elkartzea.

Bultzada berritua ematera goaz! Urtarril osoan zehar EPPKren kidegoa osatzen dugun guztiok, batera ekingo dugu Espainia eta Frantziaren agintepeko espetxe guztietan. Borrokaldia ezagutzera emateko komunikazio astea eginez abiatuko gara hilaren 4an, segidan mota ezberdineko ekimenak, itxialdiak eta gose grebak egingo ditugu. Ondoren eta norabide berean, martxotik aurrera txandakako borrokari hasiera emango diogu.

Euskal Presoak

Euskal Herrira!

EPPK

2009ko abendua

TODO EL AÑO

La nueva dinámica de lucha que arrancan hoy en prisiones españolas y francesas mantendrá distintas formas, entre las que EPPK cita los encierros y las huelgas de hambre. A partir de marzo, además, informa de que se llevará a cabo de forma rotatoria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo