GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Biarritzek helburuak sendotzeko aukera du Parisen

Zuri-gorriek Stade Françaisen aurka jokatuko dute. Imanol Harinordoki osatu da, eta deialdian sartu denez, litekeena da hasierako hamabostekoan izatea.

p044_f01_98490.jpg

Jon LEUNDA I

Egun handietako usaina izango du gaur Biarritzek Stade Françaisen zelaian jokatuko duen partidak. Norgehiagoka handiak jokatu dituzte bi talde hauek, finalak eta finalerdiak ere sarritan izan dira, baina une honetan bietako inor ez dago kanpaiak jotzeko moduan.

Zuri-gorriek garaipena erdiesten baldin badute, seigarren postu hori indartu egingo dute, eta arerio nagusi bat atzean utziko dute. Gainera, zuri-gorriek garbi esaten dute, asmoa ez dela lehen seietan sartzea, lehen lauretan baizik, eta ahal bada, lehenengo bietan. Hori dena lortzea ez dute lan erraza izango, eta gauzak dauden moduan bat baino gehiago konformatuko litzateke estreinako seietan sartu, eta final-laurdenak jokatzeko txartelarekin, baina zuzendariek ez dute horrela ikusten. Asmo horiek guztiak betetzeko, garaipena behar dute, eta Parisen lortzeak indar handia emango lieke.

Stade ere ez dabil ongi. Zortzigarren daude, denboraldia ez da beraien onena, baina badakite beren helburuak betetzeko gaur garaipena behar dutela. Horretara zelairatuko dira, eta helburua lortzen badute, Biarritz estutuko dute, horixe baita beraien asmoa.

Aurten, gainera, beraiek gaizki, eta betiko aurkaria, Racing, alegia, lehen hiruretan sartuta dabil, eta horrek ere ez du aparteko graziarik egiten. Jokalariei dagokionez, Imanol Harinordoki osatu da, eta deialdian da. Norgehiagoka 16.25ean hasiko da, eta Frantziako Canal+ telebista kateak eskainiko du.

Avironena, atzeratu

Avironek gaur Bourgoinen zelaian jokatu behar zuen, baina ez da partidarik izango. Azken egun hauetako eguraldia dela-eta, zelaia ez zegoen jokatzeko moduan, eta gaurko ere iragarpenak nahiko txarrak zirenez, partida atzeratzea erabaki zuten atzo arratsaldean.

Zuri-urdinak oso egoera larrian zeuden. Beren aurretik zuten taldearen zelaian jokatu behar zuten gaur. Garaipena ezinbestekoa zuten, bestela mailari eustea oso zaila jarriko zen, baina partida ez da jokatuko, eta ez dauka datarik.

Avironen egoera ez da ona, ezta gutxiago ere, eta gainera, orain, bi partida ditu gibeleratuta. Bourgoinen aurkakoak ez dauka datarik, baina bai Perpinyaren aurka jokatu behar duenak: otsailaren 5ean jokatuko dute Jean Dauguer estadioan. Asteburu horretan Frantziak Eskoziaren aurka jokatu behar du, eta selekzioetako jokalaririk gabe aritu beharko dute bi taldeek. Kasu honetan, dudarik gabe, Avironi egingo dio mesede. Dena dela, baionarrek ez dute aurkariari begira egon behar, garaipenak behar baitituzte bata bestearen atzetik.

El Bera Bera se juega la continuidad en la División de Honor ante el Ordizia

El Pegamo Bera Bera se juega la permanencia ante el Ampo Ordizia en el derbi guipuzcoano que se juega mañana a partir de las 12.00 en el Miniestadio de Anoeta. Los donostiarras están obligados a ganar a los goierritarras, de lo contrario conseguir la salvación será misión imposible. Ganando, seguirá estando muy complicado.

El Ordizia, en cambio, si gana estará a un paso de lograr el objetivo, aunque todavía queda mucha Liga por jugar.

El Gernika Bizkaia, por su parte, visita al Madrid, mañana a partir de las 12.30. Los vizcainos tienen un duelo muy complicado ante uno de los grandes.J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo