urrezko aizkora
Mugertzak eta Etxeberriak hurrengo fasean izateko urratsa eman dute
J.L. I
Felix Etxeberriak eta Fausto Mugertzak urrats garrantzitsua eman dute Urrezko Aizkorako hurrengo fasean izateko. Beraiek lehen fase hau amaitu dute. Rekondoren eta Atutxaren aurka galdu egin zuten, baina herenegun mendean hartu zituzten Olano eta Saralegi, eta orain itxaron egin beharko badute ere, aukera asko izango dituzte aurrera egiteko.
Lasa eta Otaño ziren multzo honetako beste bikoa, baina biak min hartuta daude, eta azkenean ezin izango dute parte hartu, eta beraien ordez ari dira Saralegi eta Olano. Bikote gaztea jokatutako sei probetatik bitan atera zen garaile. Kolpekakoan eta bi 60 ontzako mozten onenak izan ziren, baina gainerako guztietan beteranoak izan ziren garaile, eta amaieran minututik gorako aldearekin irabazi zuten Etxeberriak eta Mugertzak.
Multzo honetan, datorren astean Saralegik eta Olanok Atutxaren eta Rekondoren aurka jokatuko dute. Azken hauek lortzen badute garaipena, sailkatuta egongo dira Mugertzarekin eta Etxeberriarekin batera. Olanok eta Saralegik irabazten badute, berriz, zenbaketak egin beharko lirateke, bakoitza garaipen batekin geratuko bailitzateke.