Jesus Mari Mendizabal 2010/1/12
Besteak beste
EL DIARIO VASCO
Ezer izango bada, besteak beste, gotzain mediatikoa izango omen da Donostiako Gotzain jarri berria, On Jose Ignacio Munilla. Aurretik hemen izan ditugunak baino mediatikoagoa izango omen da; hau da, komunikabideetan maiz eta zernahiz ibiliko dela; edo, bestela behintzat, zernahiz eta maiz eraman egingo dutela han-hemengo hedabideetara. (...).
Eta egia handi bat (bat bederen) esan zuen probintziako gotzain berriak: «Sekulako eragina dute gaur egun hedabideek; beso luzea du faktore meditiakoak gure egunotan. Eta horrek, besteak beste, aise dakartza hiru ondorio: bata, airean mila gaztelu egitearena; bia, errota hutsa dagoen tokian jiganteak ikustearena; eta hirua, gu bezalakoxe bekatariak (ez gehiago eta ez gutxiago) direnak deabru gaizto eta txerren jendaila iritzi, eta halakoxetzat epaitzearena».
(...) hortaz, badirudi On Munillak lagundu egingo digula hedabideetatik, besteak beste, Egunkaria kasuan. Egunkaria libre gerta dadin osoro. Epaituak, bekatariak onean bai (gu guztiok garen moduan), baina ez baitira jigante gaizkile; eta, are gutxiago, balizko gaztelu makabroan auzo.