GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joxemari Ostolaza

Etxerat

argia

Esaten ikasi genuen Bidasoa zubi gabeko aldetik gurutzatu ondorengoenetan, gure «etxera»ri mingainaz aho-sabaia joz. Senideak eta Ahaideak ere batera erabiltzen hasi ginen. Nago eta naiz ere. Aurrerakuntzak. Aitzinamenduak. Aurtengo lehen larunbatean autobusez egin genuen San Mameseko ondoko plazara. Bi belaunaldi batera, ez nahasian, ekin genion bi kilometroko manifari, Etxerat-ekoei debekatu eta auzolanean lehen auzoek orru egindakoari. Zapi zuridunak ikusi genituen (...). Aritmetikan dorpe, mundua iruditu zitzaidan ikusten nuen jendetza, biharamunean berrogei milatik gora osatzen ei genuena. Itzulian, autobusean noski, inor ez zegoen lo kuluxkarako, arrakastak dakarkigun euforia bizigarri. Elkarri agurtzeak ere nekea sortzen duen egoeran etxeratu ginen, batera zerbait bagarela jakitun eta berriro ere bateriak lepo eginda. Auzolanak berdinduko gaitu menu adostuan eta lanak zintzoki partekatzean inork inor baztertu eta iraindu gabe. Euskal presoak etxera Etxerat-ekin batera. Horra menua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo