GARA > Idatzia > Kirolak> Real Unión

Bigarren maila Real Unionek Kordoba hartuko du Galen

Arnasa berreskuratu nahian

Neguko fitxaketarik gabe arituko dira irundarrak etxetik kanpo irabazi ez duen talde andaluziarraren aurka.

p048_f01_148x108.jpg

REAL UNION-KORDOBA

Imanol CARRILLO

Jardunaldiak pixkanaka aurrera doaz, eta Real Unionek jaitsiera postuetan jarraitzen du oraindik. Hala ere, gaur garaipena lortuko balu, Iñaki Alonsoren taldeak pauso handia emango luke, sailkapeneko postu lasaiak oso gertu baitaude.

Kordobaren aurka hiru puntuak lortzea ezinbestekoa izango da irundarrentzat, lepoan duten soka zertxobait lasaitu nahi badute behintzat.

Neguko merkatuan egindako fitxaketek ezingo dute gaurkoan euren laguntza eman. Hasieratik atera zitekeen Goran Maric serbiarrak giharretako haustura du, eta Mari Lacruz nafarra taldera egokitu beharrean da oraindik. Hala, ez da hasierako hamaikakoan aterako, eta ikusi beharko da neurketarako deialdian sartzen den edo hurrengo jardunaldirako gorde nahi duen entrenatzaileak. Beraz, zuzendariek egindako plan berriak alde batera utzi, eta denboraldi hasierako jokalariek izan beharko dute, oraingoz, taldea aurrera atera beharko dutenak.

Aldaketak Real Unionen

Joko-sistemari dagokionez, Iñaki Alonsok aldaketa nabarmenak egin beharko ditu hasierako hamaikakoan. Izan ere, aurreko asteburuan jokatu zuten Goikoetxea eta Aitor Sanz ezingo dira futbol-zelaian aritu, biek bosgarren txartel horia ikusi baitzuten Levanteren aurka. Alde positiboan, ordea, zigorra bete ostean, Unionek Dominguez berreskuratu du.

Aipatzekoa da aurreko asteburuan Kordobak Rayoren aurka jokatu behar zuen neurketa bertan behera geratu zela elur-ekaitzagatik. Gainera, talde andaluziarrak mila kilometro inguru egin behar izan ditu Irunera iristeko. Bi alderdi hauez baliatuz, Galen irabazteko zailtasuna gehituta, gipuzkoarrek ondo hartu beharko dute arnasa hegaldiari berriz ekite aldera.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo