GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kronika | OMENALDIA VILLABONAN

Remi Ayestaranen izena darama gaztea hiltzen ikusi zuen kaleak

Xumea, baina emozioz beterikoa izan zen atzo Villabonan Remi Ayestararen omenez egin zuten ekitaldia. Hain justu ere, duela ia sei hilabete gaztea zendu zen lekuari «Remi Ayestaran ibilbidea» izena eman diote, herritar talde batek udalbatzan proposatu bezala. Atzo kendu zioten estalkia gaztearen izena agertzen duen hormako plakari.

p014_f0171700.jpg

Janire ARRONDO I

Remi Ayestaran, Villabonako alkateorde zela, Ertzaintzaren jazarpenaren ondotik bihotze- koak jota hil zenetik ia sei hilabete pasa ondoren, Villabonako bizilagunek oraindik ere haren oroimena bizi-bizirik dutela erakutsi zuten atzo. Villabonako Udalak Ayestaran hil ondoko pleno berezian herritar talde batek egindako proposamena garatu eta azkenean, Urzabal ibilbideari gaztearen izena eman diote. Ertzaintzaren «bortizkeria neurrigabekoak» estreinatu zituen kaleak herriko gazte abertzale eta ezkertiarra oroituko du aurrerantzean.

Villabonako Udalak antolatutako ekitaldira Ayestaranen senideak, lagunak eta ezagun ugari hurbildu ziren. Bertan bildu zirenengana zuzendu zen Udaleko zinegotzi Maialen Abaigar; «gaurko eta biharko billabonatarrek jakin dezaten, Remi nor zen, nor den eta nor izango den idatzita utzi behar dugu», azaldu zuen. Plaka estaltzen zuen ikurrina kendu ondoren omenduarentzako hitzak: «Zuretzat ibilbide hau Remi».

Hala ere, Ayestarenentzat bezainbat, egun Villabonan haren oroitzapenekin bizi diren guztientzat ere izango da ibilbide hau. Ayestaranekin zorretan direla azaldu zuen Abaigarrek, «herriagatik egindako guztia ez da ezerezean geratuko, zure lanerako grina ez du haizeak eramango eta zuk herriari emandakoa ez da hauts bihurtuko». Hala, zin egin zuen han ziren guztien begiradapean: «Gure taupadek jarraipena izango dute». Plakari estalkia kendu ondoren aurreskua dantzatu zuten bi dantzarik.

Kalearen izena aldatzeko ekitaldiaren ostean, berriz, handik metro gutxira Ayestaran ondoezak jota erori zen lekuan bertan lore eskaintza egin zuten Villabonako ezker abertzalekoek. Remi Ayestaran zenaren senitarteko eta lagunek dozenaka kra- belin gorri eskaini zizkioten ibaiertzean dagoen bere argazkiaren oinean.

Gertaera iluna

Uztailaren 31n, herriko Santio jaiak ospatzen ari zirela, gertaera iluna bizi izan zuten Villabonan. Hileko azken ostirala izanda, hainbat ekimen deituta ziren egun horretarako, baina aldez aurretik Audientzia Nazional espainoletik debekuak iritsi ziren. Ertzaintzaren presentzia handia zen Villabonan eta elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki zuten herritarrek; hala ere, poliziek bertan jarraitu zuten.

Lekukoek azaldu zutenez, Ayestaran herriko plazan musika kontzertu batean zegoela ertzain bat berarengana hurbildu eta galderak egiten hasi zitzaion. Azkenean, gazteak udal ordezkari gisa, «festak oztopatzen ari zirela» eta ez zutela Ertzaintza han egoterik nahi azaldu zion. Hortik gutxira, ondo- ezak jota lekutik aldendu zen Ayestaran. Aortako anerisma baten ondorioz hil zen ospitalerako bidean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo