Haitin dauden adituek bidalitako laguntzaren kudeaketa salatu dute
Haitiko herritarrek urte askotako berreraikitze prozesua dute aurrean, eta prozesu horretan ezinbestekoa izango da atzerritik etorriko den laguntza. Laguntza bera bezain garrantzitsua izango da herrialdera iritsiko diren baliabideen kudeaketa egokia egitea, eta arlo horretan sekulako hutsuneak izan dira hilaren 12ko lurrikara ikaragarriaz geroztik, Haitin bertan dauden adituek salatu dutenez.
Jose Angel ORIA I
Guido Bertolaso Italiako Gobernuak Haitira bidalitako sorosle taldeko buruak nazioarteko laguntzaren koordinazio eza salatu zuen atzo, azken egunotan beste aditu batzuek egin dituzten salaketekin bat eginez. «Guk aztertu dugun eremuan egoera negargarria ikusi dugu, baliabideak hobeto kudeatuz gero saihesteko moduko egoera. Munduak gauzak era honetan egiten dituela ikusten dugun azken aldia izatea espero dut», esan zien bere herrialdeko kazetariei Port-au-Prince Haitiko hiriburuan.
Iazko apirilean Italiako L'Alquilan izandako lurrikararen ondoren Bertolasok egin zuen lana goraipatu izan da bere herrialdean. Joan den ostiralean iritsi zen Haitira, eta berehala elkartu zen AEBetako eta NBE Nazio Batuen Erakundeko buruekin, Haitikoekin bertakoekin elkartzeaz gain.
Koordinazio eza
Bere iritziz, Haitira eraman duten tropa kopurua kontuan hartuta, logikoa da AEBek egoera horretan aurrea hartu izana, baina estatubatuarrek ez diote etekinik ateratzen ahaleginari, ez baitaukate operazio guztiak koordinatuko dituen buru eraginkor bat. «Horien ahalegina izugarria da, baina ez ditu ematen espero dituzten emaitzak. Askoz ere fruitu ikusgarriagoak jasoko lituzkete beste herrialdeekin koordinatzeko borondatea eta gaitasuna izango balute», aditu italiarraren iritziz. NBEk koordinatu beharko lituzke ahaleginak, adituaren ustez.
Haitiko herritarren pazientzia amaitzear dagoela uste du Bertolasok. «Nik uste nuen lehenago egingo zuela eztanda herritarren haserreak, baina egunotan ikusi dut oso herri duina dela, lasaitasun eta pazientzia handikoa. Beharbada, Haiti lehenago ere tragedia asko ezagutu dituen herria delako izango dute jarrera hori».
Fidel Castro Kubako presidente ohiak bat egiten du Italiako adituarekin, Haitin egin beharreko lana NBEk koordinatu beharko lukeela esatean. Telesur telebista kateak banatutako informazioaren arabera, Castrok nabarmendu du gobernu batzuek egin duten salaketa: hiriburuko aireportua mendean duten estatubatuarrek beraien hegazkinek bertan lur hartzea oztopatu egin dutela. «Haitiko tragediaren erdian, nola eta zergatik gertatu den inork ez dakiela, AEBetako milaka soldaduk herrialdea okupatu dute», idatzi du presidente ohiak. «Ez NBEk ez AEBek ez dute tropa mugimendu horien inguruko azalpenik eman», dio Castrok.
Edonola ere, milaka lagun dira Haitin atzerriko laguntzaren beharrean daudenak. Gaua pasatzeko leku egokirik gabe daude horietako asko. Nolabaiteko laguntza behar dute hiru milioi herritarrek, NBEk eman dituen datuen arabera. Eta herritar horietako asko umeak dira, azken lurrikararen eraginez gurasorik gabe geratutakoak.
Haitiko hiriburuan diren kazetariek kalean ikusten dituzte haur horiek, nora joan ez dakitela, elkarrekin negar egiten batzuetan, barrez besteetan, goseak amorratzen beti. Gainera, NBEko agentziek salatu dutenez, haur bahitzaileen mehatxuari egin behar diote aurre une honetan, tragediaren erdian negozioa egiteko prest daudenak lanean hasiak baitira. Zenbat ume dago baldintza horietan? Oraingoz ez dago jakiterik. NBEk berak eskainitako datuen arabera, lurrikara izan aurretik 380.000 umezurtz zeuden Haiti osoan, nahiz eta kopuru hori fidagarria ez dela esaten zaigun. Hilaren 12ko lurrikarak beste 500.000 haur kaltetu dituela uste du erakundeak. Umezurztegietan badakite oso egoera txarrean daudela. Etengabe iristen zaizkie haurrak: batzuk oinez; beste batzuk, aldiz, norbaitek kalean aurkitu ondoren bertara eramanda; edo gurasoek, beste irtenbiderik ezean.
La conferencia internacional sobre Haití de hoy en la ciudad quebequense de Montreal, adonde ya comenzaron a llegar representantes de una veintena de Estados y organizaciones internacionales, debe acordar oficialmente un plan coordinado de reconstrucción a largo plazo, según anunció ayer el Gobierno de Canadá, que ejerce de anfitrión. «Lo que necesitamos de ahora en adelante es un plan colectivo que responda a las aspiraciones de los haitianos y esté basado en una sólida valoración de necesidades y prioridades. Queremos hacerlo bien», manifestó el ministro de Exteriores de Canadá, Lawrence Cannon.
El ministro canadiense, presidente de la conferencia, dijo que la reunión «establecerá una visión clara y conjunta en la comunidad internacional» para la recuperación y reconstrucción a largo plazo de Haití, para lo cual será necesario convencer a los estadounidenses de que cambien de actitud, visto lo visto hasta ahora en el país arrasado.
Se anuncia que la reunión también analizará la necesidad de un mayor grado de coordinación entre los países que proporcionan ayuda humanitaria a Haití. Varios Estados han expresado sus críticas sobre la forma en que Estados Unidos, que controla el aeropuerto de Puerto Príncipe desde poco después del terremoto, ha gestionado la llegada de ayuda humanitaria. La semana pasada, el embajador de Haití ante la ONU, Raymond Joseph, protestó contra la práctica estadounidense de arrojar desde helicópteros la ayuda humanitaria en vez de establecer en el suelo puntos de entrega. GARA