Ipar Euskal Herriak Estatuak baino hobeto eutsi dio krisi ekonomikoari
2009an Ipar Euskal Herriko ekonomiak egoerari Estatukoak baino hobeto eutsi badio ere, iazko balorazio gazi-gozoa egin du Merkataritza eta Industria Ganberak. Azaldutako datuak eta aurtengo aurreikuspenak tentu handiz aztertu behar direla uste dute arduradunek. Enpresariek ere zuhurtziaz begiratzen diote 2010ari. Bestalde, MIGek kudeatzen dituen sektoreetako enpresek inbertsioak egiteko finantziazio arazoak dituzte banketxeak zorrotzago dabiltzalako.
Arantxa MANTEROLA |
Amaitu berri dugun urtearen balorazioa egitean, Merkataritza eta Industria Ganberako (MIG) arduradunek datu orokor bat nabarmendu zuten atzo Baionan: «Ipar Euskal Herriko ehun ekonomikoak Estatuko beste eskualdeetakoak baino tinkoago eutsi dio egoerari».
Alta, «datuak tentuz hartu» behar direla gaineratu zuen jarraian Jean-Marie Berckmans presidenteak. Izan ere, «adierazle desberdinetatik hainbat ikasgai» atera dituzte.
Lehenik eta behin, langabeziak gora egin du Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, zehazki, 2008aren aldean %1,6 gehiago. Hori bai, Estatuko batez bestekoarekin alderatuta, %0,9 gutxiago igo da.
Enpresen sortzean ere, bilakaera bertsua islatu da. Iaz 1.162 enpresa berri erregistratu ziren MIGen eta 585k baja eman zuten. COFACE erakundearekin elkartutako adierazleekin, dinamismo ekonomikoaren ratioa (jarduera bertan behera utzi duten enpresak eta zabaldu direnen araberakoa) Ipar Euskal Herrikoa 2,33 izan da eta Estatuan, berriz, 1,94.
Berckmansen ustean, «erresistentzia hobe» horrek hiru kausa ditu. Batetik, ekonomiaren motorea kontsumoari oso lotua egotea; bestetik, jarduera ekonomikoa askotarikoa izaki, sektore nagusien gainbehera (industriarena esaterako) ez jasatea, eta, azkenik, bertako enpresek finantza-kudeaketa oso zuhurra izatea.
2010eko aurreikuspenak
Ipar Euskal Herriko 401 enpresariei egindako galdeketak agerian uzten duenez, «%51k uste ona dute etorkizunerako eta soilik %15ek kezka azaldu dute» esan zuen Berckmansek.
Iritziak iritzi, MIGeko buruak ere kezkati agertu ziren aurtengo jardueraren inguruan. Arrangura hori bereziki hiru alorretan kokatu zuten: «Langabeziak gora egiten duen heinean, kontsumo maila mantentzea zaila izango da eta merkataritzak eta turismoak gure ekonomian duten pisua ikusita, hori kezkagarria da oso; bestetik, gure industriaren -siderurgia, aeronautika eta lerratze kiroletakoa- suspertzea mundu mailako merkatuari lotua da eta haren bilakaerak eragina izango du gurean ere eta, gainera, Frantziako Bankuaren azken datuak ez dute lasaitzeko arrazoirik ematen gure enpresen finantziazioari eta, oro har, ekonomia berpizteari begira».
Bankuak, «zorrotz»
Azken arazo horrekin lotuta, MIGeko arduradunek bilera «garrantzitsua» hitzartu dute Estatuko finantza-egituretako arduradunekin, otsailaren 18rako. Izan ere, azken hilabeteotan banketxeak «oso zorrotz» dabiltza maileguak onartzeko. «Badakigu ez dela Ipar Euskal Herrian soilik gertatzen ari den fenomenoa, baina banketxeak gero eta berme gehiago eskatzen dituzte eta gero eta denbora tarte handiagoa igarotzen da maileguak onartzerako. Hori oztopo larria bihurtzen ari da enpresa askorentzat bai likidezia mailan eta baita inbertsioak egiteko garaian ere», esan zuen MIGeko presidenteak.
Entre los numerosos indicadores ofrecidos ayer por la Cámara de Comercio e Industria de Baiona (CCI), destaca la evolución salarial que, como en años anteriores, confirma que en Ipar Euskal Herria la media de los sueldos es bastante más baja que en el Estado.
Dicha media ha aumentado un 1% en 2009 respecto al año anterior y, según fuentes de la URSSAF (ente encargado de la gestión de las cotizaciones de la Seguridad Social) se situaba a finales de año en 1.908 euros brutos mensuales, mientras que en la región de Aquitania alcanzaba 1,992 euros y en el Estado 2.231 euros.
Según los responsables de la CCI, esto se explica por el «tipo de economía que tenemos» donde los sectores del turismo, comercio y servicios tienen un gran peso. Reconocían que en dichos sectores, los salarios son, en general, más modestos. «Es una de las razones por las que insistimos en crear o atraer hacia nuestro territorio actividades productivas que permitan generar un valor añadido importante. En buena lógica, esas empresas necesitarían mano de obra más cualificada y más cuadros, lo que supondría salarios más altos que los que se ofrecen ahora».
Si bien los sueldos son má bajos, hay que reseñar que la tasa de paro en Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa también lo es. En el tercer trimestre de 2009 había 10.046 parados de categoría A (buscando empleo de jornada completa que suponen alrededor del 60% de los parados reales), es decir, un 20,6% más que el año anterior. En Aquitania, el aumento en dicha categoría fue del 22% y en el Estado del 25,3%. A.MANTEROLA