GARA > Idatzia > Kultura

LEHIAKETA

EHrZ lehiaketako finala Biarritzeko Atabal aretoan izango da apirilaren 9an

Euskal Herrira Zuzenean 2010 maketa lehiaketak edizio berri bati ekingo dio. Aurten, irabazlea nor den erabakitzeko, lanak biltzeko epea otsailaren 28an amaituko da. Bidaltzaileen artean, programazio batzordeak hamabi lan onenak hautatuko ditu, eta azken horietatik soilik hiruk lortuko dute finalerako txartela. Garaipena nork lortuko duen erabaki aurreko azken froga, apirilaren 9an izango dute finalistek Biarritzeko Atabal aretoan. Lehiaketa irabazten duen taldeak Heletan egingo den EHZ jaialdian jotzeko aukera izango du. Informazio gehiago, www.ehz-festibala.com web orrian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo