GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Enpresaburuen errealitatearekiko lotura, jarrera «irmoa» eta oroimen ahula

Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko (Cebek) presidente Jose Maria Vazquez Eguskizak, ekonomiari eta enpleguari dagokienez, errealitatearekin loturarik batere ez izatea egotzi zien atzo sindikatuei eta, esan zuenez, errealitatearekiko lotura falta horrek eragozten du negoziazio kolektiboan akordioak izatea. Vazquez Eguskizak iragarri zuen, halaber, Bizkaiko BPGak 0,1 eta 0,3 artean egin lezakeela gora eta, beraz, enplegu gehiago galduko direla, eta enpresaburuek lanaldia murrizteari eta soldatak igotzeari ezezkoa emateko jarrera «irmoa» defendatu zuen. Cebek-eko presidenteari berehala ahaztu zaio Inseren txostena, hain zuzen, azken 40 urteetan lanaldia gehien murriztu duten herrialdeek langabezia tasarik txikiena eta lan baldintza hobeak dituztela dioena. Bestetik, oroimen ahul hori uzten du agerian ere, soldata igoerak ukatzeko irmotasuna defenditzen dutenek aurreko 15 urteetan, inoizko etekinik handienak lortu dituztenean, langileen soldatez gogoratu ez izanak.

Cebekeko presidenteak errealitate gogor bat izan zuen hizpide, gero eta lagun gehiagok jasaten dutena, besteak beste, enpresaburuek eta gobernuek adosten dituzten politiken ondorioz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo