GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Aviron eta Biarritz puntu premia larriarekin heldu dira Baionako derbira

p045_f01.jpg

Jon LEUNDA

Puntu premia handiarekin heldu dira Jean Dauguerrera bai Aviron eta bai Biarritz, nahiz eta une honetan talde bakoitzak helburu oso ezberdinak dituen. Zuri-urdinek jaitsiera saihesteko behar dituzte gaurko lau puntuak, eta zuri-gorriek, aldiz, sailkapeneko lehen sei postu horietako batera iristeko.

Hala ere, etxekoa, Aviron, alegia, puntu premia handiagorekin dago. Jaitsierako postuetan dago, eta oraindik bi partida atzeratuta ere badituen arren, gaur galtzen badu, salbazioa hasiko zaio ihes egiten, eta egoera oso larrian geratuko da.

Baionarrei entrenatzailearen aldaketak mesede egin die, eta jokatutako bi partidak irabazi egin dituzte, nahiz eta biak European Challengekoak diren. Orain, hori Ligan baieztatu behar dute. Biarritz, berriz, Liga geratu aurretik nahikoa makaltzen hasita zegoen, eta Europako bi partidek ere zalantza dezente piztu dituzte. Gloucesterren aurka nahiko partida kaskarra egin zuen, eta pasa den astean, Glasgowren aurka, berriz, lehen zati negargarria egin zuen, nahiz eta bigarren zatian gauzak erabat aldatu zituen, eta oso partida ona egin zuen.

Jokalariei dagokienez, Filipo, Iñigo eta Lopez baja izango dira etxeko taldean, eta Yachvili, Traille, Barcella eta Hunt dira Biarritzen jokatzeko moduan ez daudenak. Norgehiagoka 20.45etik aurrera hasiko da Jean Dauguer estadioan, eta ateak 19.00etan irekiko dituzte. 20.15etik aurrera, berriz, Pantxoa eta Peio kantariak arituko dira kantuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo