GARA > Idatzia > Kultura

«Herri literatura», Bilbo Zaharra Forum literatura jardunaldietan

GARA | BILBO

Datorren ostegunean abiatuko da Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako literatura jardunaldien bigarren hiruhilekoa. Herri literatura izango dute oraingo honetan hizpide. Euskaltzaindiaren egoitzan, 19.00etatik aurrera, otsailaren 11n, Xabier Amuriza eta Jon Aurrek koplak hartuko dituzte mintzagai. Hurrengo astean, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu bertso-paperen gainean arituko dira. Martxoaren 4an, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariak bat-batekoaz solastatuko dira eta, bukatzeko, Niko Etxart eta Xabier Kaltzakorta baladei buruz arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo