GARA > Idatzia > Euskal Herria

Estatu frantsesak AHTrako bitartekari bat izendatu du

GARA

Estatu frantsesak bitartekaria ezarri du Euskal Herrian AHT egitasmorako. Bitartekaria Marie-Line Meaux izanen da, Ekologia, Egokitzapen eta Garapen Iraunkorrerako Ministerioan Alpe eta Pirinioetako idazkari orokorra dena. Meauxek maiatzaren bukaerarako aurkeztu beharko du bere txostena.

Dirudienez, Hego Lapurdiko Herri Elkargoko presidente Michel Iriartek François Fillon Lehen Ministroak sinatutako fax bat jaso du. Bestalde Akitaniako eskualdeko Komunikazio arduradunak informazioa prentsatik jaso duela erran du.

Iriartek erran du bitartekariak Euskal Herriko eragileekin harreman zuzena izatea espero duela, bereziki hautetsiekin. Orain Meaux anderearen deiaren zain daude. Trenbidearen erabilpenari buruz mintzatu ahal izatea espero du.

Cade kolektiboko bozeramaile Victor Pachonek erran du Hendaiako manifestazioan izan ziren 15. 000 pertsonek egungo trenbiderako bitartekari bat eskatu dutela.