Gimonek jan gabe hilabete egin ostean, Roanneko kartzelan segitzen du
Hilabete igaro da Lorentxa Gimonek ukatuak dituen eskubideen alde borrokatzeko jateari uko egin zionetik. Espetxeko zuzendariak epe hori betetakoan erietxera eramango zuela mehatxu egin bazion ere, atzo Roanneko espetxean zen oraindik. Bizi duen isolamendua amaitzea, haren bikotearekin espetxeratzea eta bisita baimenak galdegiten ditu angeluarrak. Hilabete igaro da ukatuak dituen eskubideak borrokatzeko Lorentxa Gimonek jateari uko egin zionetik. Data hau igarota, espetxeko zuzendariak erietxera eramatearekin mehatxu egin bazioen ere, atzo Roanneko presondegian jarraitzen zuen. Bizi duen isolamendua amaitzea; haren bikotearekin espetxeratzea eta bisita baimenak galdegiten ditu angeluarrak.
GARA
Lorentxa Gimon euskal preso politikoak hilabete bete du gaur gose greban ukatuak dituen eskubideen defentsan. Roanneko espetxean preso duten angeluarrak urte berria hastearekin batera hartu zuen elikagairik ez hartzeko erabakia -urtarrilaren 2an hain zuzen ere-, eta 31 egun igaro dira geroztik. Espetxeko zuzendaritzak jan gabe hilabete betetakoan erietxera eramango zuela mehatxu egin bazion ere, GARAk jakindakoaren arabera, atzo, arratsaldeko lehen orduan Gimonek Roanneko presondegian jarraitzen zuen.
Joan den astean, 25 eguneko tartean, protestaren ondorioz ia hamar kilo galdu zituela adierazi zuen angeluarraren aitak, Xabier Gimonek, egunkari honi eskainitako elkarrizketan.
Hiru dira Gimon jateari uko egitera bultzatu duten arrazoiak. Lehen eskaria kartzelan bestelako euskal presoekin batera jar dezatela da, Gimon bakarturik baitute bere etxetik 700 kilometrora dagoen Roanneko presondegian.
Familia eskubideak bermatzea ere galdegiten du angeluarrak borrokaldi honekin; izan ere, bere bikotea eta alabaren aita dena preso dute Lannezameko kartzelan, eta elkarren artean komunikatzea eta era berean, umea elkarrekin ikustea ezinezkoa dutenez, bikotea presondegi berean jartzea aldarrikatzen du Lapurdiko preso politikoak.
Hilabete janik hartu gabe emateko azken arrazoia bisita baimena da. Roanneko kartzelara iritsi bezain pronto, bertako zuzendaritzak indarrean zituen baimen guztiak ukatu eta soilik bost senideri baimendu die bisitarako sarrera; gurasoei, bi anaiei eta alabari, hain zuzen ere.
Gose greban den preso politikoari elkartasuna helarazteko, manifestaldia izan da joan den asteburuan Roannen. Ostiral gauean, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko herritar ugari abiatu ziren autobusean eta larunbat arratsaldean espetxeraino hurbildu ziren manifestaldian. Euskal herritarrez gain, Saint-Etienneko militante ezkertiarrak ere izan ziren protestan.
Auto istripua
Gose greban egun gehien daraman presoa Gimon den arren, joan den astean EPPK osatzen duten preso guztiek egin zuten baraua Estatu espainoleko eta frantseseko kartzeletan. Bost egun eman zituzten elikagairik hartu gabe, urtarril hasieran abiatutako borrokaldiaren barruan, eta protesta honen bidez, «estatus politikoa» dagokiela aldarrikatu eta hala onar diezaietela exijitu zuten.
Gimonen zein gainerako presoen borroka babesteko makina bat mobilizazio egin dira egunotan Euskal Herrian. Gipuzkoan adibidez, herri ugaritan izan dira gose grebak eta bertan ehundik gora lagunek parte hartu dute. Gipuzkoako hiriburuan gainera, gose greban ziren 30 lagunek gogor salatu zuten euren bizilagun Jon Zubiaurre preso politikoaren senideak izandako auto istripua.
Soto del Realeko kartzelan dauden euskal preso gehienak azaroaz geroztik euren senide eta bikoteekin aurrez aurre egon gabe daude. Argazkian agertzen diren senideek kartzelarien miaketei uko egin eta salaketa ugari jarri dituzte, kartzela zein epaitegietan. Milaka kilometro egin dituzte azken hiru hilabeteotan alferrik, senide presoekin egoteko aukera ukatu baitiete.
Las últimas semanas de mes se realizarán encierros pueblo a pueblo rotativamente, con el objetivo de interpelar a los diferentes grupos culturales, politicos y sociales y activar así compromisos contra las violaciones de derechos de los presos vascos.
Como cada lunes fueron 52 los concentrados en Iurreta; 20 en Bermeo; 21 en Zorrotza y Ordizia; 95 en Santurtzi; 15 en Zaldibar; 13 en Euba; 18 en Otxarkoaga; 46 en Laudio; 27 en Ataun; 37 en Altza; 18 en Zalbibia; 12 en Añorga y 25 en Pasai Donibane.