GARA > Idatzia > Mundua

Sudango bake hitzarmena bizirik mantentzeko deia egin du Afrikako Batasunak

Indarkeriaren goraldiak Sudaneko bake hitzarmena hautsi dezaketela-eta arduraturik, Afrikako Batasunaren Erakundeak (AB) akordioa salbatu eta hauteskunde demokratikoak egiteko eskaria egin zion Khartumgo gobernuari, Addis Abeban eginiko gailurraren karietara.
p020_f01_199x107.jpg

GARA |

Afrikako agintariek Sudanen bizi duten bake hauskorra bizirik mantentzeak dakarren «aurrekaririk gabeko erronka» izan zuten hizpide atzo bukatu zen Afrikako Batasuna erakundearen (AB) gailurrean. Zentzu horretan, Bake Akordio Orokorra babesteko eta hauteskunde demokratikoak -24 urtetan lehenak- egiteko deia egin zuten Addis Abeban (Etiopia) bildutako buruzagiek.

Sudanen «aurrerapen handiak egin dira Bake Akordio Orokorra (2005ean sinatutakoa) inplementatzeko prozesuan, baina aurrekaririk gabeko erronka honek etengabeko arreta eskatzen du», ohartarazi zuen Jean Pingek, ABko Batzordeko presidenteak.

Erakunde honetako Bake eta Segurtasunerako komisario Ramtane Lamamrak, «Sudanen bakea mantentze aldera bertako funtzionarioekin lan egitea oso garrantzitsua» dela nabarmendu zuen.

Egin beharreko esfortzu horien artean, Afrikako Batasuneko Sudanen Berreraikitze eta Garapenerako Ministerio Batzordeak igorritako ohar batek, apirileko hauteskundeetan iruzurrik ez izatea eskatu zuen «herrialdearen eraldaketa demokratikoa» ahalbidetzeko.

Bake Akordio Orokorrak eman zion amaiera ofiziala 2005eko urtarrilean, 21 urte iraun zituen gerra zibilari, Afrikan izandako luzeena, Khartumgo Gobernua eta Sudango Herria Askatzeko Armada (SPLA) aurrez aurre izan zituena (iparraldean musulmanak dira nagusi, eta hegoaldean, kristauak).

Galdeketa

Aipatu hitzarmenaren arabera, Sudanen hegoaldean balizko independentziaren inguruko galdeketa egin beharko litzateke 2011ko urtarrilean, baina bertako iturriek agertzen dutenez, akordioa arriskuan dago, Darfurren indarkeria handitzen ari dela-eta.

Omar al-Bashir presidenteak erreferendumaren emaitza onartuko duela adierazi duen arren, Sudango politikariek uste dute kontsultak berak eta datorren apirileko hauteskundeek gatazka berriak eragin ditzaketela.

«Independentziaren alde daude, beraz, [eskubide hori ukatuz] denbora galtzen geundeke. Nazioarteak oraindik bi aldeei laguntza eman diezaieke, galdeketaren osteko etapa baketsua izan dadin», esan zuen Sudanek Etiopian duen enbaxadore Akwei Bona Malwalek, eta ziurtatu zuen «Khartumgo Gobernuak inoiz ez duela Sudango hegoaldeko biztanleek hartutako erabakien aurka egingo».

Nazio Batuen Erakundeko idazkari orokor Ban Ki-Moonek, bakearekin Sudanen batasuna mantentzea espero duela adierazi zuen, baina argitu zuen NBEk «emaitza errespetatuko duela, edozein dela ere».

Besteak beste, lurraldearen mugarriztatzeari dagozkion arazoak eta Abyeiko petrolio gunearen jabetzaren inguruko eztabaidak konpon ditzatela eskatu zieten Batzordeak bi aldeei.

La violencia aumenta la inquietud en Somalia

La Autoridad Gubernamental para el Desarrollo (IGAD, seis países del este de África, incluyendo a Somalia) expresó su preocupación por el incremento de los ataques islamistas en las regiones independientes de facto de Somalilandia y Puntlandia.

En un comunicado difundido tras una reunión de la IGAD al margen de la Cumbre de la UA en Addis Abeba, la organización regional pidió «a las autoridades de Somalilandia y Puntlandia coordinar su respuesta y trabajar junto al Gobierno Federal de Transición (Gobierno de Transición de Somalia) para superar esta amenaza presentada por al-Shebab y Hezb al-Islam», dos grupos insurgentes islamistas contrarios al GFT.

Ayer mismo, al menos doce civiles fallecieron y varias decenas resultaron heridas en Mogadiscio a consecuencia de los enfrentamientos con morteros entre la insurgencia islámica y la tropas de la Misión de la Unión Africana en Somalia.

Desde principios de 2007, 21.000 personas han muerto y 1,5 millones han tenido que desplazarse. Al-Shebab ha efectuado numerosos ataques contra el Palacio Presidencial. Los soldados suelen responder con artillería. GARA

OMAR AL-ASHIR

ABk Al-Ashir presidentearen aurka hasitako prozesua eteteko eskatu zuen. Nazioarteko Zigor Auzitegiak bere aurkako atxiloketa agindua igorri zuen, Darfurren (2003) genozidioa egin izana leporatuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo